Hondarribia da Gipuzkoako Trainerilla Ligako liderra
Trainerrila Ligako laugarren jardunaldia jokatu zuten herenegun Donibanen, San Juanek antolatuta. Hondarribiak irabazi zuen estropada, eta Zarautz izan zen bigarrena. San Juan hirugarren iritsi zen helmugara eta bosgarren San Pedro, Orioren atzetik. ...
Trainerrila Ligako laugarren jardunaldia jokatu zuten herenegun Donibanen, San Juanek antolatuta. Hondarribiak irabazi zuen estropada, eta Zarautz izan zen bigarrena. San Juan hirugarren iritsi zen helmugara eta bosgarren San Pedro, Orioren atzetik.
Larunbatean Zarautzen izan zen estropada. Hondarribiak irabazi zuen. San Juan bigarren izan zen eta San Pedro hirugarren.
Gipuzkoa Federazio Kopa
Ligatik kanpo, Gipuzkoako Federazio Kopako estropadak jokatu dituzte asteburuan. Donibanen, pasaitarrek egin zituzten denborarik onena. San Juanek irabazi zuen, San Pedro bigarren izan zen eta Illunbe hirugarren, guztiak B taldearekin.
Larunbateko estropadan, Zarautzen, Zumaia izan zen onena, San Juan izan zen bigarren eta hirugarrena San Pedro.
Ferrolen, nahi baino okerrago
Bateletan Espainiako Txapelketa jokatu zuten Ferrolen, eta han ontzi galiziarrak izan dira jaun eta jabe. Emaitzarik onena San Juango neskena izan zen, bigarren postuarekin.

