Garcia-Minvielle txapeldun
Atzo arratsaldean, Hondarribia-Biarritz Pro-Am Txapelketaren finala jokatu zuten Jostaldi pilotalekuan, eta Garcia-Minviellek 35-33 garaitu zituzten Egiguren-Mandagaran. Joaneko partiduan bezala atzoko garaipena Garcia-Minviellek eskuratu zuten, baina ...
Atzo arratsaldean, Hondarribia-Biarritz Pro-Am Txapelketaren finala jokatu zuten Jostaldi pilotalekuan, eta Garcia-Minviellek 35-33 garaitu zituzten Egiguren-Mandagaran. Joaneko partiduan bezala atzoko garaipena Garcia-Minviellek eskuratu zuten, baina atzoko partidua berdinduagoa izan zen.
Joaneko partiduan Garcia-Minviellek 10 puntuko abantaila eskuratu zuten eta Egiguren-Mandagaranek abantaila gainditzea zaila izan bazuten ere, markagailuan hurbiltzea lortu zuten. Garcia oso seguru atera zen kantxara eta Minvillek erresto gehienak jaso zituen, Mandagaran aldiz, estualdietatik ateratzen saiatu zen eta Egigurenek partiduko zama bere gain hartu zuen. Bi paretak eta txokoak egin zituen Egigurenek, baita akatsak ere, hartutako harriskuengatik.
Garcia-Minvielle 26 tantutara iritsi zirenean erabakita zegoen Txapelketa, baina tantu politak jokatu zituzten partidu bukaeran.


