
Bi taldek osatu dute Mogambokoek astearterako antolatu duten kontzertuaren kartela: Red Dons amerikarrek batetik, eta Valentziako Wau y los Arrrgahs taldekoek bestetik. Amerikarrek punk roka egiten dute, eta garagea valentziarrek. Aipatu bi taldeen musika ondoko helbideetan entzun daiteke: www.myspace.com/reddonswww.reddons.com eta www.myspace.com/wauylosarrrgh. Sarrerak 10 euro balio du eta aurrez eskura daiteke, helbidean.

Herriko bi taldeek etxean jokatu dute asteburuko jardunaldia. Oiartzunek, Denak Taberna izan zuen aurrean, eta irabazi egin zion: 1-0 bukatu zen partida. Power Rangersek Tecnun taldearen kontra joktu zuen. Bana bukatu zuten partida. Oiartzun zazpigarre...

Ostegun Santua, hilak 21 (etzi) Parrokia: 19:00etan, Jaunaren Afaria (elebitan). Portuko eliza: 17:00etan, Jaunaren Afaria (euskaraz). Kaputxinoak (Amute): 09:00etan, Gorespenak (gaztelaniaz). 19:30ean, Jaunaren Afaria (gaztelaniaz). Mikel Garikoitz &...

XXX. Lopez Ufarte Nazioarteko Lehiaketa antolatu dute jai egun hauetarako. Hilaren 22etik 25ra (ostegunetik astelehenera) jokatuko dituzte futbol partidak, Irungo Stadium Galen, Oiartzungo Karla Lekuonan eta Hondarribiko Hondartzan. Lehenengo egunetan ...

Pasa den iganderako bezala, honetarako ere arte azoka antolatu dute. 10:00etatik 14:00etara izango da, Minatera kalean (kirol kai gunean).

Pazko Astean asteartean eta asteazkenean zabalduko dute Donibaneko Gaztelekua, eta ez ostiralean eta larunbatean; egun horietan Trintxerpe-San Pedrokoa egongo da irekita. Dena den, ordutegia bera izango da bi gaztelekuetan: 17:00etatik 20:00etara. Donibaneko Gaztelekua J.J. Otaegi plazan dago eta Trintxerpe-San Pedrokoa Gran Sol 11. zenbakian.

Armonia elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzaren 9tik ekainaren 30a bitartean. Parte hartzaileek euskal sukaldaritzaren errezetak ikasteaz gain, Japoniakoak, Mexikokoak eta Valentziakoak ezagutzeko aukera izango dute. Irakasleen artean A...

Niessen elkarteak antolatuta, eta Agrocomercial Uranzuren laguntzarekin, II. Odolki Pintxo Lehiaketa egingo dute hilaren 26an, 27an eta 28an. Herriko hamar elkartek (Bukagaitz, Landare, Gau Txori, Lagunak, Txintxarri, Alkartasuna, Ostarte, Batasuna, Eu...

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Aste Santuan ez da altzariak jasotzeko zerbitzurik izango. Horrenbestez, etzitik hasi eta apirilaren 25era arte (astelehena) eta bi egunak barne, ez dituzte altzariak jasoko.

«Positiboa» iruditzen zaio H1eri lehengo astean Madrilen badia biziberritzeko eta kanpo kaia eraikitzeko izenpetu zuten protokoloa. «Gipuzkoako ekonomia suspertzeko» eta «erakundeen eta enpresen ekonomiarako oso aukera garrantzitsua» dela irit...

Hilak 24, igandea: 12:30ean. Sokamuturra, Kale Nagusian. Debekatuta dago 16 urtez beherakoek parte hartzea. Hilak 25, astelehena, Guadalupen: Egun osoan zehar: Elikadura Azoka. 11:30ean. Toka txapelketa. 12:00etan. Bertsolariak. 17:00etan. Haurrent...

Hondarribiko Txistu Taldearen alboradak izango dira igande honetan ere, 08:00etan. Alde Zaharretik eta Puntalatik ibiliko dira txistulariak.

Elorsoro kiroldegiko Paddel Txapelketa antolatu dute, lehen aldiz. Hamasei urtetik gorako bazkideek parte hartu ahal izango dute. Hilaren 23a (larunbat hau) izango da izena emateko azkeneko eguna eta maiatzaren 2an (astelehena) hasiko dira partidak jol...

Aste Santuko erakusketa jarrita dago Zuloaga etxean. Astean zehar, 10:00etatik 13:00etara dago zabalik goizez, eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez. Larunbatetan, goizez bisita daiteke, 10:00etatik 13:00etara. Sarrera doan da.

Kevian Sport taldeari, 67-55 irabazi ondoren, lauko finalerako txartela eskuratu du Saskilagunak taldeak, eta hirugarren postuan bukatu du Liga. Finala balitz bezala jokatu zuten partida oiartzuarrek, txartel hori lortzeko. Lauko finalean mailaz igotze...

Laguntasuna txirrindularitza elkarteak antolatuta, XXVIII. Errenteria Hiria Saria izango da. Horren barnean, 10:00etan, Euskal Herria Saria jokatuko da, eta euskal zirkuituko Gazte Mailako txirrindulari onenak bilduko ditu. 83 kilometro egin beharko di...

Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxea munduko hirugarren onena da, S. Pellegrino markak babesten duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendaren arabera. Europa mailan erreferentzia da zerrenda hori. Horrenbestez, Andoni Luis Adurizek egindako lanak berrir...

Liga Nazionaleko neskek Berrio Otxoa izan dute aurrean asteburuan, eta 1-0 irabazi diote. Irantzu Etxebestek sartu zuen etxekoen gola. Oiartzuarrak hirugarren postuan daude sailkapenean.