Txiribueltak udaleku irekiak antolatu ditu
Oarso Bidasoa eskualdean lan egiten duen Txiribuelta aisialdi elkarteak udaleku irekiak antolatu ditu Irunen eta Hondarribian, uztailaren 4tik abuztuaren 26ra, euskaraz eta gazteleraz. Ekimena 1998tik 2004ra bitarte jaiotako haurrentzat zuzenduta dago
Oarso Bidasoa eskualdean lan egiten duen Txiribuelta aisialdi elkarteak udaleku irekiak antolatu ditu Irunen eta Hondarribian, uztailaren 4tik abuztuaren 26ra, euskaraz eta gazteleraz. Ekimena 1998tik 2004ra bitarte jaiotako haurrentzat zuzenduta dago, eta asteroko txandetan banatuko dute, aste bakoitzeko prezio 80 eurokoa izango delarik (bigarren anai-arrebarentzat %10eko deskontua izango da, eta %20koa hirugarrenarentzat).
Txiribueltak hainbat lekuetan burutuko ditu udaleku irekiak, baina egunero leku beretik abiatuta: Hondarribiko San Juan de Dios plazatik (gasolindegi zaharran). Antolatuko dituzten jarduerak era askotarikoak izango dira: piraguismoa, eskalada, stand up paddle, jolasak, irteerak…
Udalekuek honako ordutegia izango dute: astelehenetik ostegunera goizez eta arratsaldez (09:30etik 13:30era, eta 16:00etik 20:00era), eta ostiraletan egun osoko irteerak egingo dituzte (09:30etik 18:30era). Informazio gehiagorako, eta izena emateko, Txiribuelta elkartearen webgunea bisitatu daiteke, edota telefonoz deitu: 636 99 46 88.