Soroetako lanez hitz egiteko herritarrekin bildu da Udala
Soroeta auzoa biziberritzeko lanen berri eman diete bertako bizilagunei batzarrean Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak eta Aitor Kerejeta alkateak. Harrera oso ona izan zuen Udalaren ekimenak, bertara 150 bat bizilagun joan zirelako. Soroetako egitasmoa landu duen Altair enpresako arkitektoak ere batzarrean izan ziren, eta herritarren ekarpenak jaso zituzten Udaleko ordezkariek. Soroeta auzoa biziberritzeko bost milioi euro inbertituko ditu Hondarribiko Udalak. Lanek hamasei hilabete iraungo dute. Ur saneamendua berrituko dute; aparkalekuak egingo dituzte; kirol gunea eraikiko dute; bertako bideak konponduko dituzte –oinezkoei lehentasuna emanez–; kaleko argiak aldatuko dituzte; lorategi berriak atonduko dituzte… “Hiritarren iradokizunak entzun genituen, adibidez, Eguzkiloreko aparkamentuaren gure proposamenaren gainean. Arrazoia zutela ikusi genuen eta bizilagunen irizpidea jarraituko dugu. Horrez gain, kirol zonaldean komun bat jartzea eskatu ziguten, eta zentzuzkoa denez, hala egingo dugu” esan du Aitor Kerejetak. Lanen egutegia Soroeta aldea berritzen Girizi kalean hasiko dira (hilabeteren buruan), 35 aparkaleku berri lortzeko. Gero proiektuaren zati nagusiari ekingo diote: ur beltz eta euri uren saneamendua. Donostia kaleko behe aldetik hasiko dira lanean (4 hilabete iraungo dute lan horiek). Behin hodi- biltzailea berrituta, zatika joango dira eremu bakoitzeko loturak berritzen, hurrenkera honetan: Ama Guadalupekoa eta Haizeleku (3 hilabete); Eguzkilore (4 hilabete), eta Soroetaberri (4 hilabete). “Aldi berean Soroetako kirolgunea egingo [...]
Soroeta auzoa biziberritzeko lanen berri eman diete bertako bizilagunei batzarrean Juan Mari Altuna Zerbitzuetako zinegotziak eta Aitor Kerejeta alkateak. Harrera oso ona izan zuen Udalaren ekimenak, bertara 150 bat bizilagun joan zirelako. Soroetako egitasmoa landu duen Altair enpresako arkitektoak ere batzarrean izan ziren, eta herritarren ekarpenak jaso zituzten Udaleko ordezkariek.
Soroeta auzoa biziberritzeko bost milioi euro inbertituko ditu Hondarribiko Udalak. Lanek hamasei hilabete iraungo dute. Ur saneamendua berrituko dute; aparkalekuak egingo dituzte; kirol gunea eraikiko dute; bertako bideak konponduko dituzte –oinezkoei lehentasuna emanez–; kaleko argiak aldatuko dituzte; lorategi berriak atonduko dituzte… “Hiritarren iradokizunak entzun genituen, adibidez, Eguzkiloreko aparkamentuaren gure proposamenaren gainean. Arrazoia zutela ikusi genuen eta bizilagunen irizpidea jarraituko dugu. Horrez gain, kirol zonaldean komun bat jartzea eskatu ziguten, eta zentzuzkoa denez, hala egingo dugu” esan du Aitor Kerejetak.
Lanen egutegia
Soroeta aldea berritzen Girizi kalean hasiko dira (hilabeteren buruan), 35 aparkaleku berri lortzeko. Gero proiektuaren zati nagusiari ekingo diote: ur beltz eta euri uren saneamendua. Donostia kaleko behe aldetik hasiko dira lanean (4 hilabete iraungo dute lan horiek). Behin hodi- biltzailea berrituta, zatika joango dira eremu bakoitzeko loturak berritzen, hurrenkera honetan: Ama Guadalupekoa eta Haizeleku (3 hilabete); Eguzkilore (4 hilabete), eta Soroetaberri (4 hilabete). “Aldi berean Soroetako kirolgunea egingo da, trafikoan eragin gabe. Amuten egin den antzeko gunea eraikiko da Soroetan ere”, esan du Altunak.
Datorren astean, Udalaren webgunean proiektuaren inguruko bideo bat zintzilikatuko da web orrian.