Pieza lapurtuekin furgoneta konpontzeagatik, atxilotua
Asteazkenean Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen Oiartzunen pieza lapurtuekin konpondutako furgoneta baten jabe izateagatik. Portugalgoa da gizona. Herrizaingo Sailaren arabera, gidatzen zuen furgonetak erabateko ezbeharra izan zuen, eta hala...
Asteazkenean Ertzaintzak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen Oiartzunen pieza lapurtuekin konpondutako furgoneta baten jabe izateagatik. Portugalgoa da gizona. Herrizaingo Sailaren arabera, gidatzen zuen furgonetak erabateko ezbeharra izan zuen, eta hala erosi zuen jabeak. Alta, furgoneta hori, Portugalen lapurtutako beste furgoneta baten piezekin konpondu zuen.