Markel Olano: “Pasaiako badiak aldaketa behar du”
Hedabideen aurreko agerraldia egin zuten atzo goizean Markel Olano EAJren ahaldun nagusi izateko hautagaiak, Nahikari Otermin Pasaiako Udalerako EAJren zerrendaburuak eta Teresa Taboas Bloque Nacionalista Galegoko (BNG) kideak, San Pedroko Torrean. Olanoren arabera, “Pasaiako badiak aldaketa behar du. Bere biziberritzea atzeraezina da alde bakoitzak egin behar duen lanak jasotzen dituen erakundeen arteko protokoloa baitugu”. Hala, erakundeen arteko elkarlanaren aldeko apustua egin zuen atzo EAJko kideak, eta Galiziaren eta Pasaiaren arteko harremanaz ere hitz egin zuen: “Jaioterriari zaion maitasuna eta hau nola partekatzen den errespetu osoarekin hartuak izan diren herriarekin eredua eman dute”. Euskaldunok eta gailegook ongi dakigu zer suposatu duen emigrazioak. Munduko herri askotan etorkinak izan gara eta konturatu gara nortasuna ez dela erabili eta bota daitekeen gauza. Errealitatean, urteetan zehar eraiki dugun bizimodu eta eredu sozio-ekonomikoaren euskarri da”. BNGren koordinatzaile exekutibo Teresa Taboasek abertzaleen arteko elkartasuna aldarrikatu zuen, eta Markel Olanori, Nahikari Otermini eta Eneko Goiari (EAJren Donostiako zerrendaburua) babesa azaldu zien.
Hedabideen aurreko agerraldia egin zuten atzo goizean Markel Olano EAJren ahaldun nagusi izateko hautagaiak, Nahikari Otermin Pasaiako Udalerako EAJren zerrendaburuak eta Teresa Taboas Bloque Nacionalista Galegoko (BNG) kideak, San Pedroko Torrean. Olanoren arabera, “Pasaiako badiak aldaketa behar du. Bere biziberritzea atzeraezina da alde bakoitzak egin behar duen lanak jasotzen dituen erakundeen arteko protokoloa baitugu”. Hala, erakundeen arteko elkarlanaren aldeko apustua egin zuen atzo EAJko kideak, eta Galiziaren eta Pasaiaren arteko harremanaz ere hitz egin zuen: “Jaioterriari zaion maitasuna eta hau nola partekatzen den errespetu osoarekin hartuak izan diren herriarekin eredua eman dute”. Euskaldunok eta gailegook ongi dakigu zer suposatu duen emigrazioak. Munduko herri askotan etorkinak izan gara eta konturatu gara nortasuna ez dela erabili eta bota daitekeen gauza. Errealitatean, urteetan zehar eraiki dugun bizimodu eta eredu sozio-ekonomikoaren euskarri da”.
BNGren koordinatzaile exekutibo Teresa Taboasek abertzaleen arteko elkartasuna aldarrikatu zuen, eta Markel Olanori, Nahikari Otermini eta Eneko Goiari (EAJren Donostiako zerrendaburua) babesa azaldu zien.