Eskulangintza Azoka, jendetsua
Bihar itxiko ditu ateak Errenteriako Eskulangintza Azokaren XXXIII. ekitaldiak. Bien bitartean, atzo eta gaur jende asko eta asko pasatu da Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretotik Ereintzaren artisauen topaguneaz gozatzera: denera, 50 artisau postu...
Bihar itxiko ditu ateak Errenteriako Eskulangintza Azokaren XXXIII. ekitaldiak. Bien bitartean, atzo eta gaur jende asko eta asko pasatu da Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretotik Ereintzaren artisauen topaguneaz gozatzera: denera, 50 artisau postu jarri dituzte aurten. Hala, aurten, garrantzia berezia eman diete beira lantzen duten eskulangileei, izan ere, hamabi postu jarri dituzte beira lantzen duten sortzaileekin.
Gaur (larunbata) 20:30ak arte egongo da zabalik azoka. Bihar, goizez eta arratsaldez: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.