Pilates ikastaroa antolatu dute Donibaneko kiroldegian
Donibaneko Udal Kiroldegiak Pilates ikastaroa eskainiko du aurrerantzean. Horrekin denboraldi honetako hiruhileko jardueren eskaintza osatu eta zabalduko da. Hiru hilabeteko ikastaroarengatik 58 euro ordaindu behar dira, eta bazkideek, beherapena iz...
Donibaneko Udal Kiroldegiak Pilates ikastaroa eskainiko du aurrerantzean. Horrekin denboraldi honetako hiruhileko jardueren eskaintza osatu eta zabalduko da. Hiru hilabeteko ikastaroarengatik 58 euro ordaindu behar dira, eta bazkideek, beherapena izango dute, eta 38,70 uro ordaindu beharko dituzte. Bi talde osatuko dituzte, bat goizez eta beste bat arratsaldez. Goizeko txanda astearte eta ostegunetan izango da 10:00etatik 11:00etara, eta arratsaldekoa, berriz, astelehenetan eta asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara. Talde bakoitzean gehienez ere 12 parte-hartzaile onartuko dituzte, izena emateko hurrenkeran. Jardueraren irakaslea Aitor Mateos izango da, tituluduna eta eskarmentu handikoa. Hastapeneko ikastaroa izango da, hau da, pilates inoiz egin ez dutenentzat egokia.