Motorzale bat hil da, trafiko istripuan
Irungo 38 urteko motorzale bat hil zen atzo, istripu batean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 19:30ean gertatu zen, GI-636 errepidean. Zehazki Altamira tunelaren parean izan zen istripua, Irungo norabidean. Ertzaintza istripuaren zerga...
Irungo 38 urteko motorzale bat hil zen atzo, istripu batean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 19:30ean gertatu zen, GI-636 errepidean. Zehazki Altamira tunelaren parean izan zen istripua, Irungo norabidean. Ertzaintza istripuaren zergatiak ikertzen ari da.

