Espazio publikoetan wifia erabiltzeko segurtasun neurriak eskatu dituzte
Ezker abertzaleak eta Ezker Batuak Juan Carlos Merino wifiaz egiten ari den erabilpena salatu dute, Foru plazan teknologia hori ezartzekotan delako: “Aldebakarrez eta udal organo bakar batean eztabaidatu gabe, Foru plazan wifi sarea jartzea eraba...
Ezker abertzaleak eta Ezker Batuak Juan Carlos Merino wifiaz egiten ari den erabilpena salatu dute, Foru plazan teknologia hori ezartzekotan delako: “Aldebakarrez eta udal organo bakar batean eztabaidatu gabe, Foru plazan wifi sarea jartzea erabaki du”. Erabakia kritikatzeaz gain, “kezkatuta” azaldu dira, herrian wifi sarea kontrolik gabe zabaltzen ari direlakoan baitaude. Horregatik, segurtasun neurriak hartzeko eskatu diote Merinori.
Bi udal taldeek alkateari galdetu diote ea zein irizpiderekin ari den ezartzen sare hori. Izan ere, euren ustez, wifi sarearen erabilpenak “ondorioak dauzkaten emisio elektromagnetikoak sortzen ditu”.
Horrenbestez, Merinok pertsonen osasunarekiko oinarrizko ardura bazterrean utzi duela iritzi diote. Ildo horretatik, EAJri eta Hamaikabati (Udal Gobernu Taldeko kideak) eskatu diote alkatearen iritzi berekoak ez izateko.