Catelsako langileek greba mugagabea hasiko dute astelehenean
Catelsako LABeko kide diren langileek mobilizazio berriak iragarri dituzte, enpresak “prekarietatearekin amaitu eta aldi baterakoak diren hamasei kontratuak mugagabe bihurtu ditzan”. Batetik, astelehenetik aurrera, greba mugagabeari egiteko deia egin diete 85 langileei. Jakinarazi dutenez, gehiengoa agertu da grebaren alde. Bestetik, beste lankide bat hasi da gose greban. Hilaren 13an hasi zituzten mobilizazioak Catelsako LABeko kideek, “ezin genuelako besoak gurutzatuta gelditu”. Hala, kontratua bukatzen zitzaien langileek itxialdia buru dute dute asteko zazpi egunetan, 24 orduz. Gainontzeko langileek elkarretaratzeak egin dituzte egunero, atsedenaldian, eta itxialdiko kideak babestu dituzte. Horrez gain, elkartasuna adierazteko, Francisco Javier Morcillo LABeko kide den Enpresa Batzordeko buruak astebeteko gose greba egin du. Morcillok, ordea, osasun arazoengatik eta sendagileen aginduz gose greba utzi behar izan zuen. Kepa Olaiz delegatuak hartu dio lekukoa eta lau egun daramatza gose greban. Mobilizazioak hasi zituztenetik, hainbat bilera egin dituzte enpresarekin eta LABek prekarietatearekin bukatzeko eta behin betiko kontratuak egiteko eskaera luzatu dio zuzendaritzari. Enpresaren jarrera, ordea, ez dela aldatu salatu dute: “Hartutako neurriek ez dute enpresaren jarrera aldatu, eta gure osasuna arriskuan jarrita ere, prekarietatearekin jarri nahi dute. Beraz, maiatzaren 2tik, astelehenetik aurrera, greba mugagabea egingo dugu”. Eguerdian, 13:00etan, berriro enpresarekin biltzekoak ziren.
Catelsako LABeko kide diren langileek mobilizazio berriak iragarri dituzte, enpresak “prekarietatearekin amaitu eta aldi baterakoak diren hamasei kontratuak mugagabe bihurtu ditzan”. Batetik, astelehenetik aurrera, greba mugagabeari egiteko deia egin diete 85 langileei. Jakinarazi dutenez, gehiengoa agertu da grebaren alde. Bestetik, beste lankide bat hasi da gose greban.
Hilaren 13an hasi zituzten mobilizazioak Catelsako LABeko kideek, “ezin genuelako besoak gurutzatuta gelditu”. Hala, kontratua bukatzen zitzaien langileek itxialdia buru dute dute asteko zazpi egunetan, 24 orduz. Gainontzeko langileek elkarretaratzeak egin dituzte egunero, atsedenaldian, eta itxialdiko kideak babestu dituzte. Horrez gain, elkartasuna adierazteko, Francisco Javier Morcillo LABeko kide den Enpresa Batzordeko buruak astebeteko gose greba egin du.
Morcillok, ordea, osasun arazoengatik eta sendagileen aginduz gose greba utzi behar izan zuen. Kepa Olaiz delegatuak hartu dio lekukoa eta lau egun daramatza gose greban.
Mobilizazioak hasi zituztenetik, hainbat bilera egin dituzte enpresarekin eta LABek prekarietatearekin bukatzeko eta behin betiko kontratuak egiteko eskaera luzatu dio zuzendaritzari. Enpresaren jarrera, ordea, ez dela aldatu salatu dute: “Hartutako neurriek ez dute enpresaren jarrera aldatu, eta gure osasuna arriskuan jarrita ere, prekarietatearekin jarri nahi dute. Beraz, maiatzaren 2tik, astelehenetik aurrera, greba mugagabea egingo dugu”.
Eguerdian, 13:00etan, berriro enpresarekin biltzekoak ziren.