Aitor Santxez Urkia, EAJren hautagaia
EAJk maiatzaren 22ko hauteskundeetarako herriko hautagaia aurkeztu zuen atzo: Aitor Santxez Urkia. Batzokiko aurkezpenean izan ziren Iñaki Arbelaitz eta Mikel Idiazabal zerrenda kideak ere, baita Joseba Egibar Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) presidentea eta Eider Mendoza Batzar Nagusietarako hautagaia ere. Santxez Urkiak, hauteskundeak irabaziz gero, EAJk izango dituen hamar lan ildo nagusiak jakinarazi zituen: Gardentasuna eta estura udal kudeaketan, gizarte giroa eta herritarren arreta hobetu. Kultur etxea eraiki, eta kultur egitarau etengabe bati bultzada eman. Hiriaren mantenua hobetu, eta fatxadak garbitu. Auzoak suspertu, batez ere Arragua eta Altzibar. Eta herriko seinaleak osatu. Herritarren parte hartzearen bidez, zaborrak jasotzeko modua birbideratu, bosgarren edukiontzia gehituz. Jarduera ekonomikoak bultzatu, enplegua sustatu. Gazteak lan mundura gerturatu. Gizarte zerbitzuak sustatu: zaharrentzako egoitzak, Gazte Izanak, menpekotasuna duten pertsonak, arazo bereziak dituzten kolektiboak… Hirigintzako arautegia erregularizatu. Babestutako etxebizitza sustatu. Arraguako eta ugaldetxoko trafikoa antolatu. Garraio publikoa sustatu: Donostiara eta ospitaletara zuzenak, topoaren anezka (lanzadera). Gazteentzako ekipamendua, kirol taldeei babesa eman eta sustatu. Landa guneetan seinaleak ipini: baserriak, baserri bideak. Bidegorri berria Karrika eta dagoenaren mantenua hobetu. Osasun zirkuituak ezarri. Aiako Harria Parke Naturala. Oiartzun parkerako ate nagusia, sarrera, izatea bultzatu. Ibilbideak, historiaurreko monumentuak… seinaleztatu. Bestalde, Mikel Idiazabalek argitu zuen Hamaikabati (H1!) erantzun ziotela ez zutela asmorik OiartzunBai (OB) [...]
EAJk maiatzaren 22ko hauteskundeetarako herriko hautagaia aurkeztu zuen atzo: Aitor Santxez Urkia.
Batzokiko aurkezpenean izan ziren Iñaki Arbelaitz eta Mikel Idiazabal zerrenda kideak ere, baita Joseba Egibar Gipuzku Buru Batzarreko (GBB) presidentea eta Eider Mendoza Batzar Nagusietarako hautagaia ere.
Santxez Urkiak, hauteskundeak irabaziz gero, EAJk izango dituen hamar lan ildo nagusiak jakinarazi zituen:
- Gardentasuna eta estura udal kudeaketan, gizarte giroa eta herritarren arreta hobetu.
- Kultur etxea eraiki, eta kultur egitarau etengabe bati bultzada eman.
- Hiriaren mantenua hobetu, eta fatxadak garbitu. Auzoak suspertu, batez ere Arragua eta Altzibar. Eta herriko seinaleak osatu.
- Herritarren parte hartzearen bidez, zaborrak jasotzeko modua birbideratu, bosgarren edukiontzia gehituz.
- Jarduera ekonomikoak bultzatu, enplegua sustatu. Gazteak lan mundura gerturatu.
- Gizarte zerbitzuak sustatu: zaharrentzako egoitzak, Gazte Izanak, menpekotasuna duten pertsonak, arazo bereziak dituzten kolektiboak…
- Hirigintzako arautegia erregularizatu. Babestutako etxebizitza sustatu.
- Arraguako eta ugaldetxoko trafikoa antolatu. Garraio publikoa sustatu: Donostiara eta ospitaletara zuzenak, topoaren anezka (lanzadera).
- Gazteentzako ekipamendua, kirol taldeei babesa eman eta sustatu.
- Landa guneetan seinaleak ipini: baserriak, baserri bideak. Bidegorri berria Karrika eta dagoenaren mantenua hobetu. Osasun zirkuituak ezarri.
- Aiako Harria Parke Naturala. Oiartzun parkerako ate nagusia, sarrera, izatea bultzatu. Ibilbideak, historiaurreko monumentuak… seinaleztatu.
Bestalde, Mikel Idiazabalek argitu zuen Hamaikabati (H1!) erantzun ziotela ez zutela asmorik OiartzunBai (OB) formula berriro errepikatzeko: “Ez da egia ez diegula erantzun. Urritik egin ditugu bilerak eta, azkenean, EAJren asanbleak erabaki du bakarrik aurkeztea. Erabakia hartu bezain azkar jakinarazi genien. Ez dugu ezer OiartzunBairen aurka, arazorik ez dugu formularekin egindako lanarekin, baina asanbleak hartutako erabakiarekin aurrera egin dugu”.
Egibarrek, azkenik, EAJk herrigintzan egindako lana gogorarazi zuen: “Herrigintzan sinisten dugu, herrialde bat behetik gora eraikitzen baita. Horretan aritu gara eta horretan jarraituko dugu. Herritarren iritzia aintzat hartu eta beharrei erantzunez. Oiartzunen ere horretarako garaia da, gardentasuna oinarri, arazoak konpondu eta herriaren alde egingo dugu”.