Udala: “Izugarrizko arrakasta izan zuen Leteren omenezko jaialdiak”
Oiartzungo Udalak eta AM kultur promotorak antolatuta, Xabier Leteren omenezko jaialdia izan zen Elorsoron hilaren 16an. Udalak sekulako arrakasta izan zuela nabarmendu du eta eskerrak eman dizkie “jaialdi hau borobila izaten lagundu duten guztiei”. Bereziki Arantxa Leteri, Xabier zenaren arrebari eman dizkio eskerrak: “Oiartzunen sortu eta bizi da egun ere, eta hitzalditxo hunkigarria eskaini zien bere anaia Xabier Leteri eta ikusle guztiei”. Momentu horretan, Aitor Etxeberria alkateak lore sorta oparitu zion. Era berean, Udalak eskerrak eman dizkie jaialdia prestatu zuen AM Kultur Promotorari, laguntzaile izan zen Girizia Kultur Elkarteari eta bertan parte hartu zuten abeslari eta musikari guztiei. Jaialdiak ia hiru ordu iraun zuen eta arrakasta izugarritzat du Udalak, abeslari, musikari eta entzuleen iritzia bildu ondoren: “Une hunkigarri ugari izan ziren. Jaialdi borobila, Xabier Letek merezi zuen tamainakoa”. Kulturgintzako erreferente Xabier Lete Bergaretxe 1944ko apirilaren 5ean jaio zen Oiartzunen, eta pasa den abenduaren 4an hil zen, Urnietan. Poeta, idazlea eta kantaria zen. Udaletik gogorarazi dutenez, “euskal kulturgintzako erreferente garrantzitsua izan da”. Ez Dok Amairu taldeko kide garrantzitsuenetariko bat izan zen oiartzuarra. Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Joxean Artze eta Jose Angel Irigarairekin batera, bera izan zen taldea sortu zutenetako bat, 1965. urtean. Azken urteetan, Jakiundeko kide izendatu zuten eta [...]
Oiartzungo Udalak eta AM kultur promotorak antolatuta, Xabier Leteren omenezko jaialdia izan zen Elorsoron hilaren 16an. Udalak sekulako arrakasta izan zuela nabarmendu du eta eskerrak eman dizkie “jaialdi hau borobila izaten lagundu duten guztiei”.
Bereziki Arantxa Leteri, Xabier zenaren arrebari eman dizkio eskerrak: “Oiartzunen sortu eta bizi da egun ere, eta hitzalditxo hunkigarria eskaini zien bere anaia Xabier Leteri eta ikusle guztiei”. Momentu horretan, Aitor Etxeberria alkateak lore sorta oparitu zion.
Era berean, Udalak eskerrak eman dizkie jaialdia prestatu zuen AM Kultur
Promotorari, laguntzaile izan zen Girizia Kultur Elkarteari eta bertan parte hartu zuten abeslari eta musikari guztiei.
Jaialdiak ia hiru ordu iraun zuen eta arrakasta izugarritzat du Udalak, abeslari, musikari eta entzuleen iritzia bildu ondoren: “Une hunkigarri ugari izan ziren. Jaialdi borobila, Xabier Letek merezi zuen tamainakoa”.
Kulturgintzako erreferente
Xabier Lete Bergaretxe 1944ko apirilaren 5ean jaio zen Oiartzunen, eta pasa den abenduaren 4an hil zen, Urnietan. Poeta, idazlea eta kantaria zen. Udaletik gogorarazi dutenez, “euskal kulturgintzako erreferente garrantzitsua izan da”.
Ez Dok Amairu taldeko kide garrantzitsuenetariko bat izan zen oiartzuarra. Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Joxean Artze eta Jose Angel Irigarairekin batera, bera izan zen taldea sortu zutenetako bat, 1965. urtean.
Azken urteetan, Jakiundeko kide izendatu zuten eta baita Euskaltzaindiako Ohorezko euskaltzain ere. 2009an, Euskadi Literatura Saria jaso zuen Egunsentiaren esku izoztuak poesia liburuarengatik.