Sanferminetarako kartel lehiaketara lanak aurkez daitezke
Hasi da sanferminetarako atzera kontua, eta horren iragarle, kartel lehiaketa. Maiatzaren 27ra bitartean aurkez ditzake lanak Pasaian jaio edo bizi den edonork, Trintxerpeko Euskadi Etorbidean, Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailean. Jai Batzordeak au...
Hasi da sanferminetarako atzera kontua, eta horren iragarle, kartel lehiaketa. Maiatzaren 27ra bitartean aurkez ditzake lanak Pasaian jaio edo bizi den edonork, Trintxerpeko Euskadi Etorbidean, Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailean. Jai Batzordeak aukeratuko du kartel irabazlea, eta urtero legez, hautatutako irudia izango da jai egitarauaren azala. Irabazleari 300 euroko saria emango diote. Lanak DINA-A· neurrian aurkeztu behar dira, eta edozein modalitate artistikoan lan.du daitezke. Kartelean San Fermin Jaiak Pasai Antxo 2011 leloak agertu behar du

