Ramon Vizcainoko langile ohi talde batek enpresa berria sortu du
Ramon Vizcaino enpresan lan egiten zuten bost langilek Green Frio Sistemas de Refrigeracion enpresa sortu dute, Lan Sozietate Mugatu gisa. Helburua Ramon Vizcainon egiten zuten lanarekin jarraitzea da. Vizcaino enpresa duela gutxi sartu zuten Konkurtso...
Ramon Vizcaino enpresan lan egiten zuten bost langilek Green Frio Sistemas de Refrigeracion enpresa sortu dute, Lan Sozietate Mugatu gisa. Helburua Ramon Vizcainon egiten zuten lanarekin jarraitzea da. Vizcaino enpresa duela gutxi sartu zuten Konkurtso Legean.
Jakinarazi dutenez, enpresa Ugaldetxon kokatzea da asmoa eta hasieran zortzi langile hasiko lirateke lanean. Hala ere, lehen urtean hamabi langileko taldea osatu nahi dute. Guztiak izango dira Ramon Vizcainoko langile ohiak.