Maiatzaren 10ean itsas etorbide berriaren proiektua ezagutuko dute herritarrek
Itsas etorbidearen berrantolatzeko proiektua herritarrei azaltzeko bilera eginen dute maiatzaren 10ean Zokoburuko Antton Abbadia mintzaldi aretoan. Jean-Baptiste Salaberri auzapezak eta Bernard Laville Zerbitzu Teknikoetako zuzendariak gidatuko dute. Helburua proiektuaren nondik norakoak azaltzea eta Herriko Etxeak obretarako ezarriko duen egutegiaren berri ematea da. Hizketaldia 19:00etan hasiko da eta irekia izanen da, herritar guztiei zuzenduta. Iazko maiatzetik abuztura bitartean zerbitzu teknikoek egindako diagnostikoak kontuan harturik, Hendaiako itsas etorbidea moldatzeko proiektua osatu zuen Herriko Etxeak. Azaroaren 10ean auzapezak egitasmoaren berri eman zuen Zokoburuko aretoan, Obretako auzapezorde Richard Beitia eta Laville alboan zituelarik. Maiatzeko solasaldian iaz prestatutako txostenaren garapena ere argituko dute udal ordezkariek. Aurrekontu altua Lanen tamaina eta kostuarengatik obrak zatika eginen dituzte. Lehen faseak Zokoburu eta Eukaliptu karriken arteko eremua hartuko du, eta udazkenean hasiko da. Herriko Etxeak uste du lehen zatiaren aurrekontua bi milioi eta erdi eta hiru milioi artekoa izanen dela, gutxi gorabehera.
Itsas etorbidearen berrantolatzeko proiektua herritarrei azaltzeko bilera eginen dute maiatzaren 10ean Zokoburuko Antton Abbadia mintzaldi aretoan. Jean-Baptiste Salaberri auzapezak eta Bernard Laville Zerbitzu Teknikoetako zuzendariak gidatuko dute. Helburua proiektuaren nondik norakoak azaltzea eta Herriko Etxeak obretarako ezarriko duen egutegiaren berri ematea da. Hizketaldia 19:00etan hasiko da eta irekia izanen da, herritar guztiei zuzenduta.