Emakume gazteak defentsa pertsonalean trebatzeko ikastaroa antolatu du Bekoz Bekok
14 eta 18 urte arteko neskak defentsa pertsonalean trebatzeko ikastaroa antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Ikastaroa maiatzaren 6an hasiko da eta izena ematen dutenek ostiralero bilduko dira, San Pedroko gimnasioa, 21:00etatik 22:00etara. Antolatzaileek...
14 eta 18 urte arteko neskak defentsa pertsonalean trebatzeko ikastaroa antolatu du Bekoz Beko elkarteak. Ikastaroa maiatzaren 6an hasiko da eta izena ematen dutenek ostiralero bilduko dira, San Pedroko gimnasioa, 21:00etatik 22:00etara. Antolatzaileek esan dutenez, 20 lagunentzako tokia dago, eta dagoeneko 12 neskek eman dute izena. Ikastaroak 23 euro balio du baina hutsik ez egitekotan ikastaroaren bukaeran dirua itzuliko zaie parte-hartzaileei. Izena emateko ondoko telefono zenbaki hauetara dei daiteke 943 525613 (Cristina) eta 679332411 (Izaskun). Posta elektronikoz ere bada izena ematerik bekozbeko@bekozbeko.com helbidera idatzita.

