Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Beira izango da azokako protagonista

eskulangintza azoka zabalduko dute bihar

admin
Bidasoa
2011/04/28

Bihar zabalduko ditu ateak hogeita hamahirugarrenez Ereintza elkarteak antolatzen duen Eskulangintza Azokak. Aldi honetan, azokak bere ezaugarrietako bat berreskuratu du “arreta berezia eskainiko baitio material jakin bati, beirari hain zuzen ere” jakinarazi dute antolatzaileek. Hala, beira izango da protagonista azokan izango diren 50 postuen artetik hamabitan. Horrekin batera, beira landuko duen tailerra eta material hori lantzeko teknika eta aldaerei gaineko erakusketa egingo dute azokan: beira puztua lantzen duten Igor Obeso eta Luis Machi; beirateak egiten dituzten Jaime Septien eta Agustin Agirre; eta eskultura egiten duten Ivan Delgado eta Amaia Sanchez artisauak elkarlanean ariko dira tailer horretan,  eta piezak sortuko dituzte  ikusleen aurrean.

Hemezortzi artisau berri

Guztira 50 postu izango dira  1.250 metro karratutan banatuta eta  urtero bezala parte hartuko duten  artisauen lanaren nondik norakoak bertatik bertara ikusteko aukerarekin batera, Merkatuzar Kultur Guneko Jose Luis Caso Aretora hurbiltzen direnek, eskuz egindako produktu esklusiboak  erosteko aukera ere izango dute. “Kalitate handiko bertako produktu horiek eskuratuz, euskal sektore profesional bat sustatuko dute erosleek gainera” nabarmendu dute antolatzaileek.

Parte hartuko duten artisauen artean, hemezortzi lehenengo aldiz izango dira artisau azokan eta beirarekin batera, zura, papera, ehunak, burdina, larrua, harria… landuko dituzte, besteak beste. Zehazki, hamabi artisauk landuko dute beira; zazpik zura; hiruk papera eta kartoaia; seik ehunak; seik burdina eta metalak;  bostek larrua; bostek buztina eta harria; eta seik askotariko eskulangintzak egingo dituzte.

Zozketa eta sari banaketa

Aurten hiru egunez  zabalik izango den azoka 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era bisitatu ahalko da etzi eta etzidamu; bihar, arratsaldez bakarrik izango da zabalik, eta hiru egun hauetan, 8.000 bisitari inguru jasotzea espero dute antolatzaileek.  Azken horiek, azokan artisauek egindako produktuak eros daitezen bultzatu nahi dute eta horretarako, 60 euroko bost erosketa txartel zozketatuko dituzte azokak iraungo duen hiru egunetan. Txartel horiek “eskulangileek erakusgai dituzten produktuak erosteko erabili beharko dira” azaldu dute.

Artisauen artean ere banatuko dute saririk: bata, hobekien apaindutako postuarentzat izango da; bestea, produktuaren kalitatearekin lotutakoa izango da eta ekoizpen teknika, diseinua zein berritasuna hartuko ditu kontuan epaimahaiak.

Garrantzi handiko azoka

Ereintza elkarteak Gabiltza eta Lur Kolektiboa  artisauen elkarteek lagunduta antolatzen duen azokak,  garrantzi handia du Euskal Herriko artisautza azoken artean “bai antzinatasunagatik eta baita bere antolamenduagatik ere. Aukera paregabea eskaintzen die artisauei produktuak zuzenean saltzeko eta baita merkataritza harremanei begira” azaldu dute Ereintzako kideek.

Bestalde,   eskulangintza azokaren 33. aldiaren gastuak 39.000 eurora iritsiko direla jakinarazi dute antolatzaileek. Horri aurre egiteko “diru gehiena sarreretatik jasotzen dugu eta gainerakoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Errenteriako Udalaren laguntzei esker lortzen dugu eta baita Kutxak emandako laguntzarekin” gaineratu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.