Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Topaketa errunikoak egingo dituzte hamahirugarrenez, ostegunetik igandera arte

Ostegunetik hasita rol jokoak, ordenagailuak, kontsolak, manga komikiak edo  guda jokoak maite dituzten lagunek, Atlas gazte elkarteak  hamahirugarrenez antolatutako eta Gazteria eta Hezkuntza sailak lagundutako Topaketa Errunikoetan parte hartzeko aukera izango dute. Galtzarabordako kiroldegiak hartuko ditu lau egunez topaketak, eta bertan Euskal Herritik eta Espainiatik heldutako 700 lagun biltzea espero dute antolatzaileek. Horietatik 300ek kiroldegian bertan egingo dute lo. Grezia eta Erroma klasikora bidaiatuko dute aurten topaketa errunikoetan parte hartzen dutenek «iaz gehienek gai hori aukeratu zutelako aurtengo ediziorako», azaldu du Xabier Greño topaketen koordinatzaileak. 30 urtetik beherakoak Topaketa errunikoak antolatzeko, 7.500 euro erabiliko dituzte  antolatzaileek Greñok esan duenez. Beste datu bat ere eman du topaketen koordinatzaileak, parte hartzen duten lagunen adinari dagokiona, hain zuzen ere: “Gehienak 30 urtetik beherako gazteak izaten dira”, azaldu du. Horrekin, baina, ez dituzte ateak itxi nahi «eta adina alde batera utzita, topaketak parte hartu nahi duen ororentzat daude zabalik», gaineratu du. Bihar goizeko hamaiketan hasiko dira topaketak eta parte hartzaileek egun osoan zehar izango dute antolatutako hainbat joko eta ekimenetan parte hartzeko aukera. Greñok, Javier Caballoren bakarrizketa nabarmendu du: «Izan ere, gazte honek gurutziltzatuta egingo du bakarrizketa». Caballo 21:00etatik aurrera ariko da kiroldegian bertan, bihar. Alternatibak eskaini Topaketa errunikoak 1998. urtean antolatu zituzten lehenengoz: [...]

admin
Bidasoa
2011/04/19

Ostegunetik hasita rol jokoak, ordenagailuak, kontsolak, manga komikiak edo  guda jokoak maite dituzten lagunek, Atlas gazte elkarteak  hamahirugarrenez antolatutako eta Gazteria eta Hezkuntza sailak lagundutako Topaketa Errunikoetan parte hartzeko aukera izango dute.

Galtzarabordako kiroldegiak hartuko ditu lau egunez topaketak, eta bertan Euskal Herritik eta Espainiatik heldutako 700 lagun biltzea espero dute antolatzaileek. Horietatik 300ek kiroldegian bertan egingo dute lo. Grezia eta Erroma klasikora bidaiatuko dute aurten topaketa errunikoetan parte hartzen dutenek «iaz gehienek gai hori aukeratu zutelako aurtengo ediziorako», azaldu du Xabier Greño topaketen koordinatzaileak.

30 urtetik beherakoak

Topaketa errunikoak antolatzeko, 7.500 euro erabiliko dituzte  antolatzaileek Greñok esan duenez. Beste datu bat ere eman du topaketen koordinatzaileak, parte hartzen duten lagunen adinari dagokiona, hain zuzen ere: “Gehienak 30 urtetik beherako gazteak izaten dira”, azaldu du.

Horrekin, baina, ez dituzte ateak itxi nahi «eta adina alde batera utzita, topaketak parte hartu nahi duen ororentzat daude zabalik», gaineratu du. Bihar goizeko hamaiketan hasiko dira topaketak eta parte hartzaileek egun osoan zehar izango dute antolatutako hainbat joko eta ekimenetan parte hartzeko aukera. Greñok, Javier Caballoren bakarrizketa nabarmendu du: «Izan ere, gazte honek gurutziltzatuta egingo du bakarrizketa». Caballo 21:00etatik aurrera ariko da kiroldegian bertan, bihar.

Alternatibak eskaini

Topaketa errunikoak 1998. urtean antolatu zituzten lehenengoz: «Aste Santuan hutsik gelditzen den herrian aisialdirako aukera alternatibo bat emateko», esan dute antolatzaileek. Ordundik “handitzen joan dira, bai parte hartzaile kopuruari dagokionean eta baita kalitateari dagokionean ere”, nabarmendu du Greñok.
Horren erakusle herriko  hainbat  establezimenduren inplikazioa da, Greñoren  ustez: “Aratz tabernan jai zeltarra egingo dute etzi, eta  Stick tabernan amaiera jaia antolatu dute etzidamu gauean topaketen harira. Azken hauek koktel berezia asmatu dute, eta Telepizzak, berriz, Ave Cesar pizza berezia eskainiko du igandea arte”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.