2011/4/19

Arte azoka izango da igandean, kirol kaian

Pasa den iganderako bezala, honetarako ere arte azoka antolatu dute. 10:00etatik 14:00etara izango da, Minatera kalean (kirol kai gunean).

admin

Donibaneko Gaztelekua asteartean eta asteazkenean egongo da irekita

Pazko Astean asteartean eta asteazkenean zabalduko dute Donibaneko Gaztelekua, eta ez ostiralean eta larunbatean; egun horietan Trintxerpe-San Pedrokoa egongo da irekita. Dena den, ordutegia bera izango da bi gaztelekuetan: 17:00etatik 20:00etara. Donibaneko Gaztelekua J.J. Otaegi plazan dago eta Trintxerpe-San Pedrokoa Gran Sol 11. zenbakian.

admin

Sukaldaritza ikastaroa Armonia elkartean

Armonia elkarteak sukaldaritza ikastaroa antolatu du maiatzaren 9tik ekainaren 30a bitartean. Parte hartzaileek euskal sukaldaritzaren errezetak ikasteaz gain, Japoniakoak, Mexikokoak eta Valentziakoak ezagutzeko aukera izango dute. Irakasleen artean A...

admin

II. Odolki Pintxo Lehiaketa datorren astean

Niessen elkarteak antolatuta, eta Agrocomercial Uranzuren laguntzarekin, II. Odolki Pintxo Lehiaketa egingo dute hilaren 26an, 27an eta 28an. Herriko hamar elkartek (Bukagaitz, Landare, Gau Txori, Lagunak, Txintxarri, Alkartasuna, Ostarte, Batasuna, Eu...

admin

Aste Santuan ez dituzte altzariak jasoko

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Aste Santuan ez da altzariak jasotzeko zerbitzurik izango. Horrenbestez, etzitik hasi eta apirilaren 25era arte (astelehena) eta bi egunak barne, ez dituzte altzariak jasoko.

admin

Kamishibai tailerra Ikust Alaian

4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat

admin

“Desobedientzia faltagatik” kondenatu egin dute Miguel Buen

Donostiako 3. Instrukzio Epaitegiak Miguel Buen (orain dela gutxi arte Pasaiako Portu Agintzaritzako presidentea) kondenatu du udaltzainei egindako “desobedientzia falta” dela eta. Joan den asteazkenean Epaitegiak kondena zein izango zen er...

admin

Catelsako langileen egoera ezagutu du Udalak

Udalak Catelsako langileen protestaren berri lehen eskutik jaso du. Atzo, Aitor Etxeberria alkatea enpresan izan zen, protestan dauden langileekin, euren egoera ezagutzeko. Horien artean, dagoeneko zazpi egun gose greban daramatzan Langile Batzordeko delegatuarekin (Francisco Javier Morcillorekin) egon zen Etxeberria eta bere osasun egoeraz arduratu zen. Catelsako langileak lanpostu murrizketak salatzeko ari dira protestan. Langileek salatu dutenez, aurten hamahiru lanpostu gutxituko dituzte eta datorren urtean beste hiru lanpostu murriztuko ditu enpresak. Lanpostuak mantentzeko ari direla protestan azaldu dute eta enpresari behin-behineko kontratuak baztertu eta kontratu mugagabeak egiteko deia luzatu diote. Enpresaren bertsioa ere jaso zuen Etxeberria alkateak, pertsonaleko arduradunak kontatuta. Catelsa Hutchinson Frantziako multinazionalaren lantokietako bat da. Kautxuzko piezak egiten dituzte, batez ere ibilgailuentzako piezak.

admin

1-3 irabazi dio Oiartzunek Hondarribiari

Ohorezko Erregional Mailako mutilek Hondarribiaren kontra jokatutako partida 1-3 irabazi dute. Gorka Azpeitia, Ion Martin eta Ioritz Azpiroz izan ziren golegileak. Seigarren postuan daude oiartzuarrak.

admin

Aste Santuko argazki erakusketa, hilaren 29ra arte

Aste Santuko erakusketa jarrita dago Zuloaga etxean. Astean zehar, 10:00etatik 13:00etara dago zabalik goizez, eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez. Larunbatetan, goizez bisita daiteke, 10:00etatik 13:00etara. Sarrera doan da.

admin

Lauko finalerako txartela Saskilagunak-entzat

Kevian Sport taldeari, 67-55 irabazi ondoren, lauko finalerako txartela eskuratu du Saskilagunak taldeak, eta hirugarren postuan bukatu du Liga. Finala balitz bezala jokatu zuten partida oiartzuarrek, txartel hori lortzeko. Lauko finalean mailaz igotze...

admin

Euskal Herriko Saria, txirrindulari gazteentzat

Laguntasuna txirrindularitza elkarteak antolatuta, XXVIII. Errenteria Hiria Saria izango da. Horren barnean, 10:00etan, Euskal Herria Saria jokatuko da, eta euskal zirkuituko Gazte Mailako txirrindulari onenak bilduko ditu. 83 kilometro egin beharko di...

admin

Haurren astea: Haurrentzako heri kirolak

Eguraldi txarra eginez gero, Mekatu Zaharrean.

admin

Mugaritz munduko hirugarren jatetxe onena

Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxea munduko hirugarren onena da, S. Pellegrino markak babesten duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendaren arabera. Europa mailan erreferentzia da zerrenda hori. Horrenbestez, Andoni Luis Adurizek egindako lanak berrir...

admin

Berrio-Otxoa taldeari, 1-0 irabazi dio Oiartzunek

Liga Nazionaleko neskek Berrio Otxoa izan dute aurrean asteburuan, eta 1-0 irabazi diote. Irantzu Etxebestek sartu zuen etxekoen gola. Oiartzuarrak hirugarren postuan daude sailkapenean.

admin

Hamabi lan, Lupa Dokumental Mostran

Aste Santua eta dokumentala bilduz etorri da aurtengo Lupa Dokumental Mostra. Etzi hasi eta igandera arte hamabi lan emango dituzte bi tokitan banatuta: Errenteria-Oreretan, Mikelazulo Kultur Elkartean eta Donostiako Urgull mendiko guardetxean. Hain zu...

admin

Hamaika bedeinkapen, opilla bakarra

Bederatzi bedeinkapen, opilla bakarra

admin

Dinosaurioen garaitik aurrehistoriaren bihotzera

Neanderthaleko gizakiari eta dinosaurioen garaiari buruzko erakusketak, Ficoban.

admin

Gaur hasi da HAPOari zuzenketak egiteko lau hilabeteko epea

Martxoaren 22ko udalbatzak behin behinekoz onarturiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) ezagutzeko aukera dute irundarrek gaurtik aurrera.

admin
Gehiago