Udala: “Ia oiartzuar guztiek ezagutzen dute Xorrola”
Ia oiartzuar guztiek ezagutzen dute Xorrola (%94,6k) eta oiartzuarren %40ak Xorrola erabili duela baieztatu du. Aztiker Ikerguneak atez ateko bilketaren asebetetzeari buruzko inkesta egitearekin batera, Xorrola herri barruko autobus zerbitzuari buruz h...
Ia oiartzuar guztiek ezagutzen dute Xorrola (%94,6k) eta oiartzuarren %40ak Xorrola erabili duela baieztatu du. Aztiker Ikerguneak atez ateko bilketaren asebetetzeari buruzko inkesta egitearekin batera, Xorrola herri barruko autobus zerbitzuari buruz hainbat galdera egiteko baliatu du aukera Udalak.
Zerbitzuaren balorazio positiboa egin dute herritarrek: “%92ak zerbitzua ona edo oso ona dela adierazi du. Oiartzuarrek herri barruan garraio publikoa beharrezkoa dela baieztatu dute”. Inkesta zoriz aukeratutako 504 oiartzuarrek erantzun dute, telefonoz, “%95,5eko konfiantza mailarekin”.
Udalak, zerbitzua hobetzen jarraitzeko ahalegina egiten jarraituko duela iragarri du. Horretarako hurrengo urrats garrantzitsua Lurraldebus txartelean Xorrola ere sartzea litzateke: “Aspalditik Udala negoziatzen ari da hori hala izan dadin. Orain,Foru Aldundiko Garraio Sailaren erantzunaren zain gaude”.