Pilotan gaztetxoak ongi, helduak gaizki
Asteburuan jokatutako partidetan txanponaren bi aurpegiak erakutsi dituzte herriko pilotariek. Haur Mailan EPLEko bi bikoteek irabazi egin dute. Eneko Muñozek eta Ander Mariñelarena 18-13 gailendu zitzaien Hondarribiko bikoteari, eta Adur Zubizarreta...
Asteburuan jokatutako partidetan txanponaren bi aurpegiak erakutsi dituzte herriko pilotariek. Haur Mailan EPLEko bi bikoteek irabazi egin dute. Eneko Muñozek eta Ander Mariñelarena 18-13 gailendu zitzaien Hondarribiko bikoteari, eta Adur Zubizarretak eta Ahetze Arzallusek 18-6 irabazi zioten Lezoko bikoteari.
Helduetan, berriz, Eneko Arzadunek eta Jon Romerok galdu egin zuten. Arzadunek 12-22 galdu zuen Hernaniko Iñigo Urkizuren kontra, eta Romero, berriz, erraz gailendu zuen Igeldoko Aratz Urruzmendik: 4-22.
EPLEtik jakinarazi duenez, aurten Herri Arteko Txapelketan ariko da Errenteriako taldea bi modalitatetan: esku pilotan eta palan.