Elizalde Eskolako jantokia egiteko kontratazioa martxan jarri du Udalak
Elizalde Eskolan jantokia handitzeko lanak laster hasiko dituzte. Kontratazioa martxan dagoela iragarri du Udalak. Udalak 2011ko aurrekontuetako “zati garrantzitsu bat” (242.540 euro; kostu osoaren %40a) erreserbatu du Elizaldeko jantokia egiteko. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik ere diru laguntza jasoko du Udalak, lan horiek egin ahal izateko. Guztira, 606.354,10 euroko aurrekontua du Elizaldeko jantokiak. Sei hilabeteko lanak izango dira. Udalaren asmoa da lan hauek aurten bukatzea, “zerbitzua erabiltzen ere ahalik eta azkarren has daitezen Elizaldeko ikasleak”. Eskola eraikina handitu Gaur egun eskola barruan dagoen jantokiko eremuan egongo da jantoki berria. Aldaketa batzuk egingo dituzte eta eraikina handituko dute, Kontzejupe aldera. Jantokia handitzeko lanekin batera, bestelako lan batzuk ere egingo dituztela iragarri dute Udaletik: “Sukaldea tokiz aldatuko dute, aldagela berriak egingo dituzte, tokiz aldatuta, elbarrientzako komuna egingo dute eta bazterreko horma bota eta berria egingo dute”. Lanak, guztira, 505 metro koadroko eremu batean egingo dituzte. Horietako 150 metro koadro eraikin berrian egongo dira. Elizalde eskola handiagoa izango da gero, metro koadro gehiago izango baititu lanak bukatutakoan. Oraingoz, Udaletik jakinarazi dutenez, solairu bakarrean egongo dira zerbitzu horiek guztiak: “Baina bigarren solairua egiteko aukera izango du, etorkizunean beharraren arabera handitzeko aukera izateko”. Ikasle guztientzako tokia Jantoki berrian Elizalde Herri Eskolan zein Elizalde Institutuan [...]
Elizalde Eskolan jantokia handitzeko lanak laster hasiko dituzte. Kontratazioa martxan dagoela iragarri du Udalak.
Udalak 2011ko aurrekontuetako “zati garrantzitsu bat” (242.540 euro; kostu osoaren %40a) erreserbatu du Elizaldeko jantokia egiteko. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik ere diru laguntza jasoko du Udalak, lan horiek egin ahal izateko. Guztira, 606.354,10 euroko aurrekontua du Elizaldeko jantokiak.
Sei hilabeteko lanak izango dira. Udalaren asmoa da lan hauek aurten bukatzea, “zerbitzua erabiltzen ere ahalik eta azkarren has daitezen Elizaldeko ikasleak”.
Eskola eraikina handitu
Gaur egun eskola barruan dagoen jantokiko eremuan egongo da jantoki berria. Aldaketa batzuk egingo dituzte eta eraikina handituko dute, Kontzejupe aldera. Jantokia handitzeko lanekin batera, bestelako lan batzuk ere egingo dituztela iragarri dute Udaletik: “Sukaldea tokiz aldatuko dute, aldagela berriak egingo dituzte, tokiz aldatuta, elbarrientzako komuna egingo dute eta bazterreko horma bota eta berria egingo dute”.
Lanak, guztira, 505 metro koadroko eremu batean egingo dituzte. Horietako 150 metro koadro eraikin berrian egongo dira. Elizalde eskola handiagoa izango da gero, metro koadro gehiago izango baititu lanak bukatutakoan.
Oraingoz, Udaletik jakinarazi dutenez, solairu bakarrean egongo dira zerbitzu horiek guztiak: “Baina bigarren solairua egiteko aukera izango du, etorkizunean beharraren arabera handitzeko aukera izateko”.
Ikasle guztientzako tokia
Jantoki berrian Elizalde Herri Eskolan zein Elizalde Institutuan jantoki zerbitzua erabiltzen duten ikasle guztientzako tokia izango da, “txandatan banatuta”.
Gaur egun, eskolako jantokia bi tokitan bereizita dago: Herri Eskolak (Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek) eskola eremu barruko jantokia erabiltzen dute eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek, eskola eremutik kanpo kokatuta dagoen jantokia.
Gaur egun, hiru eta hamasei urte arteko 475 ikasle inguruk erabiltzen dute jantoki zerbitzua Elizalde eskolan. Oraingo jantokia txiki gelditu zaio eskolari guztiei zerbitzua emateko.
Jantoki berria egin bitartean egoera konpontze aldera, Elizalde eskolaren parean dagoen lokal bat alokatu zuen Udalak, “bertan institutuko ikasleek bazkaldu dezaten”.