Beatriz Paganoren mostra Euskadiko Kutxan
Euskadiko Kutxak Beatriz Pagano artista argentinarraren erakusketa antolatu du bihartik, hilaren 19tik, maiatzaren 1a arte. Irunen erakutsiko dituen lanen artean akuarelekin, klerekin eta oleoekin eginiko paisaia eta erretratuak ikusi ahalkko dira. Lan...
Euskadiko Kutxak Beatriz Pagano artista argentinarraren erakusketa antolatu du bihartik, hilaren 19tik, maiatzaren 1a arte. Irunen erakutsiko dituen lanen artean akuarelekin, klerekin eta oleoekin eginiko paisaia eta erretratuak ikusi ahalkko dira. Lan figuratiboak dira, haietako asko abstrakzio maila handiagokoak, eta amankomunean ezaugarri bat dutenak, hots, koloreen, argien eta itzalen aberastasuna.
Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera 17:30etik 20:30era, eta igandeetan 11:30etik 13:30era.