Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

2011ko aurrekontuak onartu ditu Udalbatzak

Berandu, baina Errenteriako Udal Gobernu Taldeak ostiraleko ezohiko osoko bilkuran aurkeztu zituen 2011ko aurrekontuak, eta aurrera atera ziren. Udal Gobernu Taldea osatzen duten PSE-EE, EAJ eta Hamaikabatek babestu zituzten, eta PPk ere aldeko bozka eman zien. Ezker abertzaleak eta Ezker Batuak, berriz, kontrako botoa eman zuten. Udal Gobernu Taldeak “diru sarrerak eta gastuak berdintzea zaila” izan dela onartu zuen aurrekontuak aurkezterakoan. Ia 46 milioi eurora ailegatuko dira, eta ezohiko diru sarrerarik izango ez dituztela kontuan hartuta, batik bat ohiko gastuak murrizten saiatu direla nabarmendu zuen Joaquin Acosta Ogasun delegatuak. Hala ere, gastuen atalean sartu behar izan dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli behar dizkioten 5 milioi euroen herena. Horrez gain, inbertsio batzuei erantzuteko 1,5 milioi euroko kreditua eskatzea aurreikusi dute. Joxe Mari Burgos Hamaikabateko ordezkariak ohiko gastua murrizten saiatu direla nabarmendu zuen “diru sarreren defizitari aurre egiteko”. Ildo horretatik, 2010ean 2,4 milioi euro aurreztu dituztela jakinarazi zuen, “herritarrei eman beharreko zerbitzuan eragin gabe”. Ohiko gastua murrizten jarraitu behar da Burgosen ustez, etorkizuneko korporazioek lan egin dezaten. Lucia Peralta PPko bozeramailea pozik azaldu zen aurkeztutako zuzenketak onartu dituztelako. Hala ere, Udalaren egoera ekonomikoa txartzat jo zuen, eta Errenteria Garatuz bertan behera uztearen alde egin zuen. Gastuak murriztearen alde, zinegotziek ere “gerrikoa estutu” [...]

admin
Bidasoa
2011/04/18

Berandu, baina Errenteriako Udal Gobernu Taldeak ostiraleko ezohiko osoko bilkuran aurkeztu zituen 2011ko aurrekontuak, eta aurrera atera ziren. Udal Gobernu Taldea osatzen duten PSE-EE, EAJ eta Hamaikabatek babestu zituzten, eta PPk ere aldeko bozka eman zien. Ezker abertzaleak eta Ezker Batuak, berriz, kontrako botoa eman zuten.

Udal Gobernu Taldeak “diru sarrerak eta gastuak berdintzea zaila” izan dela onartu zuen aurrekontuak aurkezterakoan. Ia 46 milioi eurora ailegatuko dira, eta ezohiko diru sarrerarik izango ez dituztela kontuan hartuta, batik bat ohiko gastuak murrizten saiatu direla nabarmendu zuen Joaquin Acosta Ogasun delegatuak. Hala ere, gastuen atalean sartu behar izan dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli behar dizkioten 5 milioi euroen herena. Horrez gain, inbertsio batzuei erantzuteko 1,5 milioi euroko kreditua eskatzea aurreikusi dute.

Joxe Mari Burgos Hamaikabateko ordezkariak ohiko gastua murrizten saiatu direla nabarmendu zuen “diru sarreren defizitari aurre egiteko”. Ildo horretatik, 2010ean 2,4 milioi euro aurreztu dituztela jakinarazi zuen, “herritarrei eman beharreko zerbitzuan eragin gabe”. Ohiko gastua murrizten jarraitu behar da Burgosen ustez, etorkizuneko korporazioek lan egin dezaten.

Lucia Peralta PPko bozeramailea pozik azaldu zen aurkeztutako zuzenketak onartu dituztelako. Hala ere, Udalaren egoera ekonomikoa txartzat jo zuen, eta Errenteria Garatuz bertan behera uztearen alde egin zuen. Gastuak murriztearen alde, zinegotziek ere “gerrikoa estutu” behar dutela uste du. Hala, alderdiko idazkaria edukitzeari uko egitea erabaki dutela jakinarazi zuen.

EAJko Maite Peñak ere aurrekontuak defendatu zituen, eta aurreikusita zegoen panoramari begiratuta, “hobetu daitezkeen aurrekontuak, baina onak” direla iritzi dio. Izan ere, aurtengo urtea “zaila” izango zela espero zuten, batik bat 2011an, 2012an eta 2013an aldundiari itzuli behar zaizkion 5 milioi euroengatik. Hala, garrantzitsutzat jo zuen eskatutako mailegua ez gastatzea, eta horri esker, aurreko ekitaldian “3,5 milioi euroko aurrezte positiboa” lortu dutela esan zuen.

“Garai desegokian”
Aurka bozkatu duten bi taldeek bat egin zuten esaterakoan aurrekontuak beranduegi eta garai desegokian etorri direla, eta biek iragarri zuten errekurtsoa aurkeztuko dutela.

Jose Manuel Ferradas EBko bozeramaileak gogorarazi zuen egoera ekonomikoa zaila diotela adituek, eta egoera horren aurrean, Udal Gobernu Taldeak “aurrekontu txarrak” aurkeztu dituela esan zuen, eta defizitarioak izango direla aurreikusi zuen. Ferradasen arabera, “etxea teilatutik hasi dute, oinarritik beharrean”. Oinarri hori, hain zuzen, Ekonomi eta Finantza Plana izan behar duela uste du, “eta guztien parte hartzearekin”. Proposamenari babesa eman dioten EAJ, PP eta Hamaikabati arduraz jokatzeko eskatu zien.

Ezker abertzaleak ere esan zuen ez dela momentu egokia aurrekontuak onartzeko, “ez da denbora izango aurrekontuko euro bakar bat ere kudeatzeko”, adierazi zuen Karlos Murua ezker abertzaleko bozeramaileak. Gaineratu zuen “bere momentuan” aurkeztu behar zirela, eta Ekonomia eta Finantza Plan baten ondorio izan behar zuela. Muruaren arabera, diru sarreren aurreikuspenak gehiegizkoak dira, eta azkenean herritarrei presio fiskala handituz konponduko dute arazoa.

Merinok aurrekontuak defendatu zituen, eta Udal Gobernu Taldeari botatako kritiken kontra esan zuen oposizioko taldeek kontra egiteko eskemari jarraitu ziotela. “Erakunde ugari geroz eta gehiago zorpetzen doazen honetan, Errenteriako Udalak zorra murriztu du. 2003an 24 milioi euroko zorra zuen, eta 2011an 18 milioi eurokoa”, adierazi zuen. 2010ean ere mailegua ez erabiltzea ere “albiste ona” zela esan zuen. Onartu zuen aurrekontuak berandu aurkeztu zituztela,”duela bi egun”, ordea, “kritikari gogorrena zen ez genituela aurrekontuak aurkeztu, eta orain, berriz, aurkeztu ditugula”.

Eguneko lehenengo plenoan beste bost puntu eztabaidatu zituzten, eta bertan Udalaren eta bere barneko hiru erakunderen lanpostu zerrendak eta lan taldeak onartu zituzten: Errenteria Musikal, zaharren egoitza, Udal Kirol Patronatua.

Murias Center 4ren kontuak aztertuko dituzte
Ostiralean bigarren ezohiko batzarra egin zuten, eta puntu bakarra aztertu zuten. Bertan, ezker abertzaleak Murias Center 4ren ekonomia eta finantza egoera aztertzeko talde politiko guztiek osatutako batzorde berezi bat eratzeko eskatzen zuen.

Alkateak, baina, beste proposamen bat aurkeztu zuen: Udaleko zerbitzu ekonomikoek Murias Center 4k aurkeztutako balantze ekonomikoei buruzko txosten bat egitea, eta ondoren, Ogasun batzordean aztertzea.
Azkenean alkateak egindakoa atera zen aurrera, aho batez. Proposamenari, baina, zuzenketa bat gaineratu zioten, guztia ahalik eta lasterren onartzeko. Hala, maiatzaren 2ko asterako Ogasun batzordea biltzeko konpromisoa hartu zuten.

Sabecoko langileak udalbatzarrean izan ziren, eta eskerrak eman zizkieten udal taldeei. Jakinarazi zutenez, atzo kaleratzeak sinatzekoak zirela. Horren erantzule egin zuten Murias bera eta Udala.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.