Errenteria Musikaleko bi ikasle saritu dituzte
Bilbon egindako V. Musikari Gazteen Lehiaketan Errenteria Musikaleko bi ikaslek sari bana irabazi dute. Hain zuzen, Jaime Atristain eta Manu Gaigne izan dira. Atristainek A mailan lehen saria irabazi zuen (16-20 urtekoak) eta Gaignek B mailan bigarren ...
Bilbon egindako V. Musikari Gazteen Lehiaketan Errenteria Musikaleko bi ikaslek sari bana irabazi dute. Hain zuzen, Jaime Atristain eta Manu Gaigne izan dira. Atristainek A mailan lehen saria irabazi zuen (16-20 urtekoak) eta Gaignek B mailan bigarren saria (12-15 urtekoak).
Errenteria Musikaletik Jesus Mari Garmendia irakaslearen lana nabarmendu dute: “Bi ikaslek parte hartu dute, eta biek lortu dute saria”. Bilboko Juan Crisostomo kontserbatorioan banatu zituzten sariak.

