
Gazte Foruak antolatuta eta AEK-ren laguntzarekin, momentu berean taloak egiten ahalik eta pertsona gehien biltzea zen larunbat arratsaldeko helburua. Doneztebe plazan, 17:00etan jarrita zuten Korrika Kulturalaren barneko hitzordua. Azkenean, marka hau...

Santiagotarrak taldeko ur bizietako hiru arraunlari Bratislavan (Eslovakia) daude atzotik, irailean Munduko Slalom Txapelketa jasoko duen Cunovoko kanal artifizialean hamar egunez trebatzeko.

«Foru Aldundiarentzat legegintzaldiko urratsik positiboena dena», bestela da Aralar eta EBrentzat. Pasaiako Portu Agintaritzak, Foru Aldundiak eta Madrilgo Sustapen Ministerioak badia biziberritzeko atzo sinatutako protokoloak erreakzioak errenkan ...

Liga Nazionaleko neskek berdinketa eskuratu dute. 2-2 bukatu zuten San Ignacioren kontrako partida.

Rotetak 1-0 irabazi zion larunbatean Trintxerperi, eta Don Boscon, Pasaiak irabazi zion Ordiziari, 4-1 nahiz eta gaizki jokatu. Zuri-gorriek sailkapenaren hirugarren postuan dira, baina ederki estutu beharko dute Real Unionek eta Hernanik gehiegi alden...

Nesken trainerua osatu du San Juanek. Hala jakinarazi zuen Antxon Sistiagak lehengo ostiralean, Toyotak denboraldirako utzi dien autoa aurkezteko agerraldian. Esan zuenez, hamalau arraunlari dituzte denboraldian denak emateko prest. Bihar dira biltzekoak Gipuzkoako klubak, Euskotren Ligako estropadak nola antolatu zehazteko. Kantabriarrek ez dira izango aurten, eta gipuzkoarrek beste traineru bat osatu nahi dute. Pasaiako nesken estropada abuztuaren 21ean izango da.

Kaperan a kapela musika zikloaren edizio berri bat ekingo zaio hilaren 16an, larunbatean. Herriko Etxeak, Hendaye Turismok, eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolatutako ekitaldia da, a capella abesteko ohitura berreskuratu nahi duena, eta Abbadia gazteluan burutzen dena. Guztira lau emanaldi eskainiko dituzte, bi udaberrian eta beste bi udazkenean. Kalakan taldea izango da programa abiatzeko arduraduna, hilaren 16an, 19:00etan. Baigorriko abeskari eta perkusionista hirukoteak, tradiziozko abestiak kantatzen ditu, bere estilora moldatuz. Kontzertua Abbadiako izar behatokian izanen da. Udaberriko bigarren kontzertua Amaren Alabak seikote zuberotarrak emango du, maiatzaren 28an. Apirilaren 16an, Kalakan taldea. Maiatzaren 28an, Amaren alabak. Irailaren 17an Beñat Achiaryren Kontserbatorioko ikasleek bi emanaldi eskainiko dituzte, 18:00ean eta 18:45ean (leku mugatuak, 25 laguneko bi talde). Urriaren 15ean, emanaldi bikoitza. Ardi Beltza Makeako gazte taldea batetik, eta Lousieme sopranoa, bestetik. Kapera a kapela ziklorako sarrerak Hendaiako turimo bulegoan eros daitezke, 7 euroko prezioan (egunean bertan 8 euro). Lau saiorako prezio berezia 18 euroan jarri dute.

Duela aste batzuk esan zuen Udal Gobernu Taldeak bere lehentasunetako bat etxebizitza arazoa zela. Zehazki, etxebizitza babestuak sustatzea, arazo hori konpontzeko. OiartzunBai (OB) oposizioko taldeak gogorarazi du, 587 oiartzuar daudela izena emanda Etxebiden, etxebizitza babestua lortzeko. OBren iritziz, Gobernuak atzeratu du konponbidea: “Lau urtetan atzeratu dute Oiartzungo etxebizitza beharraren konponbidea. Ez dute urte hauetan guztietan etxebizitza bat bera ere esleitu, eta Arraguan bakarrik 332 izan zitezkeen. Zeren konponbide izan nahi dute arazoa besterik sortu ez dutenean”. OBko kideek gogorarazi dutenez, Gobernuak Altzibarko proiektua aurkeztu du arazoaren konponbidearen “bizkarrezur” gisa, baina proiektu hori 2007ko arau subsidarioetan barneratua zegoen: “Orain arte ez bada martxan jarri, Gobernu honi galdetu beharko zaio zergatik. Horrez gain, hauteskundeen bezperan jarri badute martxan, berriro haiei galdetu beharko zaie, zergatik hasi diren horrekin orain eta ez lehenago”. “Etxebizitza, lehentasuna?” OBk nabarmendu duenez, lehendik ere bazekien Udalak zenbat oiartzuarrek zuten izena emana Etxebiden, eta Oiartzunen etxebizitza publikoaren beharra izugarria zela ere bai. Izan ere, “ezker abertzalearen hainbat gobernu izan dira Oiartzungo lurra neurrigabe okupatu dituztenak, gutxi batzuen mesederako eta etxebizitza eskubidea ia debekatuz”. Etxebizitza arazoa konpontzeko, bidea erraza zuen egungo Udal Gobernu Taldeak, OBren iritziz: “2007ko arauak garatu izan balitu orain arazoa neurri handi batean konpondua zegokeen eta gainera [...]

Udalak jakinarazi duenez, Aste Santua dela eta, ikastaroak eta euren ordutegiak aldatuko dituzte hilaren 18tik maiatzaren 1era Fanderiako eta Galtzarabordako kiroldegietan. Ordutegi berriak Udal Kirol Patronatuaren webgunean bisita daitezke.

Gaztañon bizi diren edota bertan jaio diren bizilagunek urteroko bazkarian parte hartzeko aukera izango dute maiatzaren 7an (larunbata). Lezoko Carmen jatetxean izango da bazkaria, eta 40 euro ordaindu beharko dira. Interesdunek Euskadiko Kutxako 3035...

Irungo Kontsumo Eraginkorraren Eskolak Etxeko hornidurak eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuen (LTZ) gaineko jardunaldia antolatu du hilaren 13rako, asteazkenerako. Oiasso erromatar museoko hitzaldi aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Udaleku irekietan izena emateko epea larunbatean bukatuko da. Haurrek eta monitoreek Gazte Informazio Bulegoan apuntatu behar dute.

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Errenteria-Orereta bisitatzen izan da gaur. Juan Carlos Merino alkatea lagun zuela herriko zenbait txoko ikusten ibili da goizean, tartean Torrekua edo Merkatuzar. Eguerdian, berriz, San Marko gotorlekura joatekoak ziren. Bisitaren ostean, agerraldia egin du pleno aretoan Eusko Jaurlaritzak eta Errenteriako Udalak elkarlanean aurrera eraman dituzten proiektuak gogorarazteko, eta etorkizunean egingo dituztenen berri emateko. Horien artean, topoko obrak gogorarazi ditu, eta jakinarazi du Eusko Jaurlaritza aztertzen ari dela Galtzaraborda eta Errenteria geltokiak lur azpira eramatea. Horrez gain, Babes Ofizialeko Etxebizitzak eta gazteek alokatzeko etxebizitzak egiteko asmoa dutela jakinarazi du. Hala, Udalarekin elkarlanean aritzeko konpromisoa azaldu du Lopezek, “beti ere aurrekontuak uzten duen heinean”. Iritzia emateko “aukerarik ez” Oposizioak, bien bitartean, bisita “edukirik gabekoa” izan zela kritikatu du. Karlos Muruak (ezker abertzalea), Maite Peñak (EAJ), Jose Manuel Ferradasek (EB) eta Joxe Mari Burgosek (Hamaikabat) sinatutako idazkiaren arabera, bisita erabat hutsala izan da, eta PSE-EEren kanpainako ekitalditzat jo dute: “Bisita instituzionala instrumentalizatu dute Juan Carlos Merinoren irudia indartzeko”. Horrez gain, Lopez etorriko zela ostiralean jakin zutela eta Udaletik kanpoko pertsonek astebete lehenagotik zekitela salatu dute. Horrez gain, pleno aretoko agerralditik kanpo egindako ekitaldietan parte hartzera ez dituztela “formalki gonbidatu” jakinarazi dute oposizioko kideek: “Errenteriako udal taldeek ez dugu [...]

Kopako sailkapenaren buruan daude arrosak asteburuan Irungo Gazteak taldeari 30-33 irabazita. Lehen erdian gaizki jokatu zuten arrosek, baina bigarren zatian gogor erasotu eta hiru golen aldea lortu zuten

Ingurumen txostena eduki gabe Pasaiako kanpo kaia egingo dela ziurtatu izana kritikatu du Greenpeacek. Lehengo astean Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Espainiako gobernuak Madrilen sinatutako protokoloare...

San Juanek denboraldiko lehen garaipena erdietsi du asteburuan. Gipuzkoako Batel txapelketa irabazi du, nesketan zein mutiletan. Asteburuan jokatu da txapelketa, San Pedron. Moreek, baina, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten mutilen estropadan. Azken txanpara arte parez pare ibili ziren San Pedro eta San Juan, gainontzeko kontrario guztiei alde handia irabazita. Azken unean, baina, arrosak azkarragoak izan ziren, eta txapelketa irabazi zuten, bi segundoko aldearekin. Hondarribia hirugarren izan zen, mutiletan. Nesketan, Hibaika hirugarren izan zen,San Juanetik zazpi segundora. Hondarribiko batela azkena iritsi zen. Haur-Kadateetan, Hibaikak irabazi zuen estropada. San Pedroko batelari lau segundo atera zizkion Hibaikak.

Uxue Santiago eta Esteban Arakama Santiagotarrak arraun elkarteko palistek parte hartuko dute hilaren 14tik 16ra Sorten (Lleida, Herrialde Katalanak) ospatuko den ur bizietako Munduko Jeitsiera Kopan. Espainiako hautatzaile Victor Craviottok zortzi kirolarietako zerrenda osatu du, eta zortzi horien artean Santiago eta Arakama daude, biak helduen mailako K1ean arituko direnak.

Ehun inguru dira aurten 18 urte bete dituzten hendaiarrak, eta horietako batzuei harrera egin zitzaien ostiralean Herriko Etxean. Ekitaldian, gazteek hautesle-txartel berria eta Herritarren Liburuxka jaso zituzten. Beste hautetsiez lagunduta, Jean-Baptiste Etxeberri auzapezak bozka-eskubidearen zentzua eta garrantzia argitu zien. Herriko Etxeak dei egin die ostiralean agertu izan ez zuten gazteei udaletxetik pasatu, eta hautesle-txartela eta Herritarren liburuxka jasotzeko.

Asteburuko partida golik gabe bukatu du Ohorezko Mailako Oiartzunek. 0-0 berdindu du Aloña Mendirekin.

Nafarroako Izquierda-Ezkerra koalizioaren gaineko hitzaldia izango da bihar, 19:30ean, Xenpelar Etxean. Nafarroako Izquierda Unidak, Batzarrek, PSNko militante ohiek eta independenteek osatzen dute. Koalizioko kide diren Jose Miguel Nuinek eta Txema Ma...