Zazpi banderetatik hiru eskualdean gelditu dira
Gipuzkoako Batel Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu dute gaur goizean San Pedroko uretan. Eskualdeko batelak ondo ibili dira, zazpi kategorietatik hirutan irabazi baitute. Mutilen Kadete Mailan San Juan izan da lehena, San Pedroren aurretik. Sen...
Gipuzkoako Batel Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu dute gaur goizean San Pedroko uretan. Eskualdeko batelak ondo ibili dira, zazpi kategorietatik hirutan irabazi baitute. Mutilen Kadete Mailan San Juan izan da lehena, San Pedroren aurretik. Seniorretan, nesketan zein mutiletan irabazle izan dira eskualdekoak. Emakumezkoetan Hibaika izan da garaile eta mutiletan, berriz, San Juan.
Ohorezko postuetan gelditu dira San Pedro (Nesken Haur Mailan eta Senior mutiletan, bigaren bi kasuetan), San Juan (bigarren Senior nesketan eta hirugarren mutilen Gazte Mailan) Ilunbe (bigarren nesken Gazte Mailan) eta Hibaika (bigarren mutilen Haur Mailan eta hirugarren Haur Mailan).


