Markak apurtu nahian
talo markak apurtu nahian
Gazte Foruak antolatuta, Korrika Kulturalaren barnean herritar ugari bildu da plazara talo markarako. 17:00etan hasi dira lanean eta bertan aritu dira fin-fin Kale Ekintzako haurrak eta haiekin batera, haien senideak eta lagundu nahi izan duten beste herritarrak ere. Gogoz aritu direla ezin ukatu, orain, errekorra lortu ote duten jakiteko itxaron behar.

