Kasilda Zubialde omendu dute
Kasilda Zubialdek 100 urte bete ditu gaur eta Petra Lekuona zaharren egoitzako kideen omenaldia jaso du eguerdian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Oiartzungo Udalaren eta jubilatuen elkartearen opariak jaso ditu Zubialdek bere urtebetetze egunean. Zaharre...
Kasilda Zubialdek 100 urte bete ditu gaur eta Petra Lekuona zaharren egoitzako kideen omenaldia jaso du eguerdian. Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Oiartzungo Udalaren eta jubilatuen elkartearen opariak jaso ditu Zubialdek bere urtebetetze egunean. Zaharren egoitzako egoiliar eta langile, udal ordezkari eta senideek batera abestu diote 100 urte bete dituen oiartzuarrari.


