Kasilda Zubialde omendu dute
Kasilda Zubialdek 100 urte bete dituela eta omendu egin dute
Kasilda Zubialdek 100 urte bete ditu gaur eta Petra Lekuona zaharren egoitzako kideen omenaldia jaso du eguerdian. Foru Aldundia, Oiartzungo udala eta jubilatuen elkartearen opariak jaso ditu Kasildak bere urtebetetze egunean. Zaharren egoitzako egoiliar eta langile, udal ordezkari eta senideek batera abestu diote 100 urte bete dituen oiartzuarrari.


