Herrerako kaia birtualki eraikitzen ari dira
La Herrera jaia
Herritarrek Herrerako kairako landu duten proposamena sozializatzen jarraitzen dute. Horretarako, karpa bat jarri dute Gernika plazan, eta bertan lehengo martxoaren 19ko jaiaren argazkiak ez ezik, aurreko ekimenetakoak ere ikus daitezke. Horrez gain, Herrerako kaiarako izan diren hamaika egitasmoren berri emango duen erakusketa atondu dute , La Herrera Herrira Herri Batzordearen historia eta haren aurrekoak irudietan eta dokumentazioan laburbiltzeko. Bestalde, Herrerako kaia birtualki eraikitzen hasiak dira. Horretarako, puzzle handi bat baliatu dute eta karpara biltzen den bisitari orok, 2 euroren truke puzzlearen pieza bat erostea du, bere tokian kokatu eta piezaz-pieza, kaiko Herrera osorik eraiki arte. Arratsaldeko bostetan karpa zabaldu dutenean pieza batzuk baino ez ziren jarrita, baina herri batzordeko kideek gaur arratsaldean osatzea espero dutela azaldu dute.

