Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

«Zerbait egin behar dugu»

admin
Bidasoa
2011/04/08
Martxoaren 11n Japonian izan ziren lurrikararen eta tsunamiaren ondoren etengabe izan dute buruan Oscar Iglesiasek eta Satoko Hosomik ideia bat buruan: «Zerbait egin behar dugu». Zerbait hori etzi egingo dute, Donostiako Antigua auzoko Baso Etxea elkartean, Japoniaren alde dirua biltzeko bazkaria antolatu dutelako. Iglesias eta Hosomi Pasai Antxon bizi dira, eta Donostialdean eta Oarso-Bidasoan dauden 30-40 japoniarrek eta euren bikoteek antolatu dute bazkaria. «Inoiz ez dute Japoniako egoeraren gaineko kezka era nabarmenean azaldu. Arduratuta daude, goibel, baina beharbada jaso duten hezkuntzagatik, ez daude ohituratuta sentitzen dutena modu irekian esatera. Beraz, guk, hemen jaiotakook, bultzada eman genien eta bazkaria antolatzeko ideia izan genuen», azaldu du Oscar Iglesiasek, Satoko Hosomiren bikotekideak. Ezbeharra izan eta berehala Japoniara deitu zuela aitortu du Hosomik. Tokion eta Osakan ditu senideak. Baina telefono lineak kolapsatuta zeuden, eta ordu batzuren buruan bakarrik lortu zuen senideekin hitz egitea: «Lurrikararen epizentrotik eta tsunamia izan zen zonaldetik urrun bizi dira nire senideak. Haiekin hitz egin nuenean ondo zeudela esan zidaten, arduraduta, baina ondo. Horrek asko lasaitu ninduen». Baina hemen, japoniarren komunitatea maiz biltzen den arren –bazkariak, irteerak eta bestelakoak egiten dituzte–, ez zuten inoiz ere elkarrekin eta kanpora begira ezer ere antolatu. Harrera «izugarria» Aste batzuk dira etziko bazkaria antolatzen hasi zirela euskaldunez eta japoniarrez osatutako taldea. Ideia asko izan zituzten esku artean, baina bazkariarena iruditu zitzaien egokiena. Hala, otordua antolatzeko jo dituzten ate guztiak parez pare zabaldu dizkietela esan du Iglesiasek: «Bazkarirako edariak-eta eskatu genituen. Ezagunei batez ere. Bi kaxa ardo eskatu, eta adibidez, 70 eman dizkigute. Odon Elorza Donostiako alkateak ere oso jarrera ona agertu du gure ekimenarekin. Harrera izugarria izan da». Realeko eta Lagun Aro GBCko kideek, adibidez, zozkatzeko kamisetak eman dizkiete; Donostia inguruko jatetxe ospetsuenetako sukaldariak ere laguntzeko prest agertu dira, eta zozkatzeko gonbidapenak eman dituzte. «Bazkarian zozkatuko ditugu horiek guztiak. Baina bazkaria baino, egun osoko jai baten traza hartzen ari da dena. Antiguako kaleak girotuko ditugu, megafoniarekin, dantzariekin eta bestelakoekin. Hori bai, telefonoa etengabe jotzen ari zait», azaldu du Oscar Iglesiasek. Hosomi ere pozik dago etziko ekimenarekin. Sentimenduak azaleratzea kosta egiten bazaie ere, zailtasunen aurrean gogorrago lan egiteko ohitura dutela azaldu du japoniarrak: «Igandean ere hala egingo dugu». Etekinak Bazkaritik eta ondoren egingo dituzten zozketetatik aterako duten dirua oso-osorik Japoniako ezbeharretan kaltetuta izan direnei bidaliko dietela jakinarazi du Iglesias antxotarrak. «Beharbada, baten bati gehiegitxo irudituko zaio bazkariagatik 50 euro ordaintzea, baina merezi du. Beste herrialdeetan ezbeharrak izan direnean elkartasun keinuak izan diren bezala, Japoniak ere laguntza merezi duela uste dugu», azaldu du. Non. Donostiako Antigua auzoko Baso Etxea elkartean. Noiz. Hilak 10, igandea. Sarrerak. 50 euroan daude salgai Antiguako Txubillo jatetxean. 125 sarrera daude salgai, eta agortu arte salduko dituzte. Menua. Harrera koktela; hegaluze tatakia; miso zopa; temakisushi; labean egindako arraina, japoniar erara; azpizuna  yaki niku saldarekin; postrea, kafea eta kopa. Sukaldariak. Antiguako Txubillo jatetxeko Hitoshi eta Akari sukaldariek egingo dute bazkaria. Japoniarrek zerbitzatuko dituzte mahaiak. Oscar Iglesias (eskuinean, lehena) eta Satoko Hosomi (bigarrena) inguruko japoniarrekin Bazkaria bitartean hainbat zozketa egingo dituzte. Horietan parte hartzeko txartelak salduko dituzte igandean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.