Pinturas Etxadiren kontra jokatuko du Oiartzunek eta Denak Tabernaren kontra Power Rangersek
Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko herriko bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan. Oiartzunek, Pinturas Etxadi izango du aurrean. 21:30ean jokatuko dute gaur, Donibaneko kiroldegian. Power Rangersek bihar jokatuko du, 16:00etan Tolo...
Gipuzkoako Bigarren Mailako areto futboleko herriko bi taldeek etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan. Oiartzunek, Pinturas Etxadi izango du aurrean. 21:30ean jokatuko dute gaur, Donibaneko kiroldegian. Power Rangersek bihar jokatuko du, 16:00etan Tolosako Usabal kiroldegian.
Oiartzun taldekoak zortzigarren postuan daude sailkapenean, eta 41 puntu dituzte. Power Rangersekoak, berriz, hamargarrenak dira 36 punturekin.

