Bigarrenaren kontra jokatuko du Saskilagunak-ek
Sailkapeneko bigarren taldea, Alde Zaharra, izango du Saskilagunak taldeak aurrean asteburuan. Bihar jokatuko dute partida, 16:00etan, Altzako kiroldegian. Puntu bakarra ateratzen dio Alde Zaharrak Saskilagunak-i: 43 ditu lehenak eta bigarrenak 42. Lid...
Sailkapeneko bigarren taldea, Alde Zaharra, izango du Saskilagunak taldeak aurrean asteburuan. Bihar jokatuko dute partida, 16:00etan, Altzako kiroldegian. Puntu bakarra ateratzen dio Alde Zaharrak Saskilagunak-i: 43 ditu lehenak eta bigarrenak 42. Liderrak, Easo Berrik, ere 43 puntu ditu.
Partida garrantzitsua da Saskilagunak-entzat eta irabaztea komeni zaio. Batetik, sailkapenean gora egin dezakeelako. Bestetik, lauko finalerako txartela mantendu behar duelako.

