Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

Antzerkia, artea eta tailerrak dira 5. Begiraden hiru zutabeak

Hendaiako Kultura zerbitzuek antolatzen duten Begirada Artistikoak ekimena arrakastatsua ari da izaten. Joan zen astean erakusketa zabaldu zuten, eta berrehun lagun bildu ziren Mendi Zolanen, herriko artistek Munduari buruz eginiko artelanen erakustaldiaren irekitze ekitaldiara. Herenegun tailerrak hasi ziren, Isabelle Karasek gidatutako grafologiakoa bat, eta bidai-liburuxka prestatzekoa bestea. Datozen bi asteazkenetan egingo dira berriz. Begirada Artistikoek 5. aldia betetzen dute aurten. Mundua, hori da aurten hautatutako gaia, baita hilaren 23ra arte Mendi Zolan kultur gunean bisitatu daitekeen erakusketaren ardatza. Tokiko artista profesionalek zein amateurrek irudimena askatu dute Zokoburuko erakustokian jarririko margo, eskultura, argazki eta zenbaitetarako. Ia 200 lagun bildu zituen erakusketaren irekitze ekitaldiak, kultur ekimen partehartzaile honek urtetan hazi egin delaren seinale. Erakusketa asteartetik larunbatera bisitatu daiteke, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Nahi dutenek, bidai-liburuxka prestatu dezakete erakusketa bisitatu ondoren. Antzerki egonaldia Begirada Artistikoen programaren barruan Baionako Hecho en casa konpainiak artista-egonaldia egingo du hilabete honetan Mendi Zolanen. Herriko eskoletako haurrei Cache Lune antzezlana aurkeztera datoz. Ondoren, hilaren 30ean ikuskizun berria estreinatuko dute, Le Bazar des Rêves goiburukoa, publiko guztiei irekia. Bi emanaldi antolatuko dituzte, 15:00etan eta 18:00etan. Ekintza debaldekoa izanik eta tokiak mugatuak, erreserba ahakik eta azkarren egiteko eskatu dute Kultura zerbitzuko arduradunek. Tailerrak asteazkenetan Iazko arrakastaren ondoren, Isabelle Karas andreak [...]

admin
Bidasoa
2011/04/08

Artista afizionatuen eta profesionalen lanak bildu dituzte

Hendaiako Kultura zerbitzuek antolatzen duten Begirada Artistikoak ekimena arrakastatsua ari da izaten. Joan zen astean erakusketa zabaldu zuten, eta berrehun lagun bildu ziren Mendi Zolanen, herriko artistek Munduari buruz eginiko artelanen erakustaldiaren irekitze ekitaldiara. Herenegun tailerrak hasi ziren, Isabelle Karasek gidatutako grafologiakoa bat, eta bidai-liburuxka prestatzekoa bestea. Datozen bi asteazkenetan egingo dira berriz.

Begirada Artistikoek 5. aldia betetzen dute aurten. Mundua, hori da aurten hautatutako gaia, baita hilaren 23ra arte Mendi Zolan kultur gunean bisitatu daitekeen erakusketaren ardatza. Tokiko artista profesionalek zein amateurrek irudimena askatu dute Zokoburuko erakustokian jarririko margo, eskultura, argazki eta zenbaitetarako. Ia 200 lagun bildu zituen erakusketaren irekitze ekitaldiak, kultur ekimen partehartzaile honek urtetan hazi egin delaren seinale. Erakusketa asteartetik larunbatera bisitatu daiteke, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Nahi dutenek, bidai-liburuxka prestatu dezakete erakusketa bisitatu ondoren.
Antzerki egonaldia
Begirada Artistikoen programaren barruan Baionako Hecho en casa konpainiak artista-egonaldia egingo du hilabete honetan Mendi Zolanen. Herriko eskoletako haurrei Cache Lune antzezlana aurkeztera datoz. Ondoren, hilaren 30ean ikuskizun berria estreinatuko dute, Le Bazar des Rêves goiburukoa, publiko guztiei irekia. Bi emanaldi antolatuko dituzte, 15:00etan eta 18:00etan. Ekintza debaldekoa izanik eta tokiak mugatuak, erreserba ahakik eta azkarren egiteko eskatu dute Kultura zerbitzuko arduradunek.
Tailerrak asteazkenetan
Iazko arrakastaren ondoren, Isabelle Karas andreak kaligrafia tailerrak antolatu ditu aurten ere.  Bigarren ikastaro bat ere egiten ari dira, erakusketarekin zerikusi zuzena duena, mostra bisitatu ondorengo bidai-liburua prestatzea proposatzen baitu. Asteazkenetan antolatu dituzte biak. Herenegun egin zituzten lehenak, eta hilaren 13an eta 20an, errepikatuko dituzte. Bietarako Mendi Zolan kulturgunean bertan eman daiteke izena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.