Txindokira irteera antolatu du Haurtzarok, igande honetarako
Iganderako Txindoki mendira (1.346 metro) irteera antolatu du Haurtzaro Mendi Taldeak. Egun guztiko irteera izango dela iragarri dute. Ohiko moduan, izena Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan eman behar da. Bestalde, jakinarazi dute, komenigarria dela irt...
Iganderako Txindoki mendira (1.346 metro) irteera antolatu du Haurtzaro Mendi Taldeak. Egun guztiko irteera izango dela iragarri dute. Ohiko moduan, izena Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan eman behar da.
Bestalde, jakinarazi dute, komenigarria dela irteerara aldatzeko arropa eramatea.
Ibilaldian parte hartzen dutenen artean, Sherpa Mendiko Tresnak Errenteria-Oreretako dendak eskainitako opariak zozketatuko dituzte.
Mendi Taldearen urteko irteeren informazioa eta irteeratako argazkiak ikastolako webgunean egoten direla ere gogorarazi dute: www.haurtzaroikastola.net.

