Jokoan ezer ez daukan Ereintzak berriro galdu du
Dagoeneko ez dauka ezer jokoan Espainiako Lehen Mailan jokatzen duen Ereintzak, eta hori nabaritu zen azken jardunaldian. Izan ere, 25-30 galdu zuten etxean Aranga BM Soriaren kontra. Jardunaldi bakarra falta da denboraldia bukatzeko, eta hirugarren to...
Dagoeneko ez dauka ezer jokoan Espainiako Lehen Mailan jokatzen duen Ereintzak, eta hori nabaritu zen azken jardunaldian. Izan ere, 25-30 galdu zuten etxean Aranga BM Soriaren kontra.
Jardunaldi bakarra falta da denboraldia bukatzeko, eta hirugarren tokian amaituko du Ereintzak, 32 punturekin. Amenabarrek (lehen tokian 41 punturekin) eta Caja Segoviak (bigarren 39 punturekin) borrokatuko dute mailaz igotzeko.
Asteburuan Zumaiara joango dira errenteriarrak Bigara Pulpo taldearen kontra lehiatzera. 19:00etan jokatuko dute Lubaki kiroldegian.

