Gazte oporraldian izena emateko epea bihar irekiko dute
Bihartik aurrera udako kanpaldietan parte hartu nahi duten 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek izena emateko aukera dute. Horretarako, Gazteria eta Kirol Sailera jo behar da (Euskadi Etorbidea, 61; Trintxerpe) 09:00etatik 14:00etara. Telefonoz ere egin...
Bihartik aurrera udako kanpaldietan parte hartu nahi duten 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxoek izena emateko aukera dute. Horretarako, Gazteria eta Kirol Sailera jo behar da (Euskadi Etorbidea, 61; Trintxerpe) 09:00etatik 14:00etara. Telefonoz ere egin daiteke, 943 00 43 30 zenbakiaren bidez.
Egonaldiak uztailean eta abuztuan izango dira, eta hemezortzi toki daude aukeratzeko. Zazpi egunekoak, 10ekoak edo 15 egunekoak izan daitezke, aukeratutako tokiaren arabera.
Azken eguna hilaren 15a
Izena emateko azken eguna hilaren 15a da eta zozketa maiatzaren 5ean egingo dute notario aurrean.
Behin betiko inskripzioa maiatzaren 9tik 17ra egin beharko da.
Bestalde, Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak antolatzen duen udaleku irekietan izena emateko epea maiatzean zabalduko dute. Udaleku horiek 3 urtetik 10 urtera bitartekoei zuzendua dago.

