Euskal astea, Tellerin
Telleri Alde ikastetxean euskal astea egingo dute datozen egunotan. Hala hainbat ekintza prestatu dituzte gela barruan eta eskolatik kanpo egiteko. Aurten, gainera, Korrika gainean edukita gai hori aukeratu dute. Hain zuzen, Korrikari begira, Haur Hezk...
Telleri Alde ikastetxean euskal astea egingo dute datozen egunotan. Hala hainbat ekintza prestatu dituzte gela barruan eta eskolatik kanpo egiteko. Aurten, gainera, Korrika gainean edukita gai hori aukeratu dute. Hain zuzen, Korrikari begira, Haur Hezkuntzako ikasleek eta Lehen Hezkuntzakoek bideo bat egingo dute.
Ostiral goizean, gainera, Korrika Txikian parte hartuko dute: LHko ikasleek, HHko 3. mailakoek. Arratsaldean, berriz, 3 eta 4 urteko ikasleek ikastetxean egingo dute.

