Alokairuko 25 etxebizitzak 2012 urte hasieran zozketatuko dituzte
Azalera eskubidea duten Muliateko etxebizitzak zozketatuta, gizarte alokairukoen txanda iritsi da eta Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailak Muliateko gizarte alokairuko 25 etxebizitzak sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Alokairuko etxebizitzak azalera eskubidea duten 170 etxebizitzekin batera eraikitzen ari dira eta zozketatuko diren 25 etxebizitzek Muliateko 6. blokea osatuko dute, eta gainontzekoak bezala 2012rako bukatuko dituzte. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak azaldu duenez, «beharrezkoa da gizarte alokairuko 25 etxebizitza hauek eraikitzea, Hondarribian eraikitzen diren lehengoak dira, eta urtarrila bukaeran babes ofizialeko etxebizitzak zozketatu eta gero, orain gizarte alokairukoen txanda da». Etxebizitzek garajea eta trastegia dute, eta hilero ordaindu beharko den errenta jakiteko, ezinbestekoa izango da etxebizitza bakoitzaren tipologia eta esleidunaren sarrera ekonomikoak kontuan hartzea. Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintza Saileko zuzendaria den Rafael Fariasek gehitu duenez, «Jaurlaritzarentzat Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzea helburu nagusi eta estrategikoa da, batez ere gizarte alokairuko etxebizitzak. Jaurlaritzak alokairuzko etxebizitza sozialetarako laguntza garrantzitsuak ematen ditu, etxebizitzak eskuratzen ditu eta gero zozketa bidez esleitzen ditu». Zozketa Hondarribian Datozen asteetan izena emateko epea irekiko dute Etxebiden, Hiritarren Zerbitzuko bulegoan edo Hondarribiko BAZen. Etxebizitzetara aurkezteko ezinbesteko baldintzei dagokienez, Hondarribian erroldatua izan behar da bi urtez eta Etxebiden izena emana egon beharko du eskatzaileak 2011ko azaroak 30 aurretik. Zozketa [...]
Azalera eskubidea duten Muliateko etxebizitzak zozketatuta, gizarte alokairukoen txanda iritsi da eta Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailak Muliateko gizarte alokairuko 25 etxebizitzak sustatzeko hitzarmena sinatu dute.
Alokairuko etxebizitzak azalera eskubidea duten 170 etxebizitzekin batera eraikitzen ari dira eta zozketatuko diren 25 etxebizitzek Muliateko 6. blokea osatuko dute, eta gainontzekoak bezala 2012rako bukatuko dituzte. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak azaldu duenez, «beharrezkoa da gizarte alokairuko 25 etxebizitza hauek eraikitzea, Hondarribian eraikitzen diren lehengoak dira, eta urtarrila bukaeran babes ofizialeko etxebizitzak zozketatu eta gero, orain gizarte alokairukoen txanda da».
Etxebizitzek garajea eta trastegia dute, eta hilero ordaindu beharko den errenta jakiteko, ezinbestekoa izango da etxebizitza bakoitzaren tipologia eta esleidunaren sarrera ekonomikoak kontuan hartzea. Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintza Saileko zuzendaria den Rafael Fariasek gehitu duenez, «Jaurlaritzarentzat Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikitzea helburu nagusi eta estrategikoa da, batez ere gizarte alokairuko etxebizitzak. Jaurlaritzak alokairuzko etxebizitza sozialetarako laguntza garrantzitsuak ematen ditu, etxebizitzak eskuratzen ditu eta gero zozketa bidez esleitzen ditu».
Zozketa Hondarribian
Datozen asteetan izena emateko epea irekiko dute Etxebiden, Hiritarren Zerbitzuko bulegoan edo Hondarribiko BAZen. Etxebizitzetara aurkezteko ezinbesteko baldintzei dagokienez, Hondarribian erroldatua izan behar da bi urtez eta Etxebiden izena emana egon beharko du eskatzaileak 2011ko azaroak 30 aurretik. Zozketa Hondarribian egingo dute eta Eusko Jaurlaritza izango da erantzulea.
Eusko Jaurlaritzak kontratua bost urtero errebisatu egingo du, lehen urtean, arestian esandako kondizioak kontuan hartuta errenta jartzen dute, eta gero urtero KPI kontuan hartzen dute, bostgarren urtean errebisatzen dutelarik.

