Udalak zenbaki positiboekin itxi du 2010. urtea
Atzo, martxoko ohiko udalbatzarrean Udalak jakinarazi zuenez, 2010. urtean ez du zenbaki negatiborik izan. Aitor Etxeberria alkateak jakinarazi zuenez, “Udalaren zenbakiak positiboak dira, 291.000 euroko gerakina izan dugulako 2010ean. Hartutako neurriek, beraz, emaitza izan dute. Gainera, Udalak oraindik aurrezki gaitasuna mantentzen du, ia milioi bat eurokoa. Garrantzitsua da hori, bereziki, bizi ditugun garai hauetan”. Hemeretzi puntuko zerrenda jorratu zuten zinegotziek. Tartean, herri barruko garraioa (Xorrola eta taxi-busa) arautzeko erregelamenduari hasierako onarpena eman zioten, aho batez. Bestalde, beilatoki berria erabiltzeko prezio publikoak zehaztu zituzten, hori ere aho batez. Oiartzuarrek 150 euro ordainduko dute zerbitzua eta herrian erroldatuta ez daudenek, 250 euro. Udal Ikastola Partzuergoaren Estatutu aldaketaren hasierako onarpena ere onartu zuten. Arraztalo elkartearen eskaera ere aztertu zuten, Udalaren jabegokoak diren bi lur zati uzteko. Zinegotziek aho batez adostuta, Udalak Agroaldean eta Trapadan lur zati bana utziko dizkio Arraztalori bost urterako, bertan sagarrondoak landatzeko (nekazaritza ekologikorako). Olaldeko proiektua, martxan Altzibarko ALT-4 (Olaldeko proiektua) urbanizazio proiektuan sartutako obren kontratatzioa martxan jartzea adostu zuten zinegotziek. Interesa dutenek 26 eguneko epea izango dute euren proiektua aurkezteko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Altzibarko Olalde eremuan babes ofizialeko eta tasatutako 132 etxebizitza eraikitzeko proiektuak 2.850.000 euro pasatxoko aurrekontua du. Gai horrekin lotutako bi puntu mahai gainean utzi [...]
Atzo, martxoko ohiko udalbatzarrean Udalak jakinarazi zuenez, 2010. urtean ez du zenbaki negatiborik izan. Aitor Etxeberria alkateak jakinarazi zuenez, “Udalaren zenbakiak positiboak dira, 291.000 euroko gerakina izan dugulako 2010ean. Hartutako neurriek, beraz, emaitza izan dute. Gainera, Udalak oraindik aurrezki gaitasuna mantentzen du, ia milioi bat eurokoa. Garrantzitsua da hori, bereziki, bizi ditugun garai hauetan”.
Hemeretzi puntuko zerrenda jorratu zuten zinegotziek. Tartean, herri barruko garraioa (Xorrola eta taxi-busa) arautzeko erregelamenduari hasierako onarpena eman zioten, aho batez.
Bestalde, beilatoki berria erabiltzeko prezio publikoak zehaztu zituzten, hori ere aho batez. Oiartzuarrek 150 euro ordainduko dute zerbitzua eta herrian erroldatuta ez daudenek, 250 euro.
Udal Ikastola Partzuergoaren Estatutu aldaketaren hasierako onarpena ere onartu zuten.
Arraztalo elkartearen eskaera ere aztertu zuten, Udalaren jabegokoak diren bi lur zati uzteko. Zinegotziek aho batez adostuta, Udalak Agroaldean eta Trapadan lur zati bana utziko dizkio Arraztalori bost urterako, bertan sagarrondoak landatzeko (nekazaritza ekologikorako).
Olaldeko proiektua, martxan
Altzibarko ALT-4 (Olaldeko proiektua) urbanizazio proiektuan sartutako obren kontratatzioa martxan jartzea adostu zuten zinegotziek. Interesa dutenek 26 eguneko epea izango dute euren proiektua aurkezteko, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Altzibarko Olalde eremuan babes ofizialeko eta tasatutako 132 etxebizitza eraikitzeko proiektuak 2.850.000 euro pasatxoko aurrekontua du.
Gai horrekin lotutako bi puntu mahai gainean utzi zituzten: babes ofizialeko etxebizitzen, garajeen eta trastelekuen esleipenerako zozketarako oinarriak, eta eremuari buruzko hitzarmena Promociones Landu-rekin.
Alkateak azaldu zuen zergatik: “Eusko Jaurlaritzarekin adostu dugu Udalak zozkatuko dituela, eta Etxebiden erabiltzen duten zozketa sistema ontzat eman dugu, baina ondorengo etxebizitzen adjudikazioarekin ditugu dudak. Gai garrantzitsua da eta ez dugu desorekarik sortzerik nahi. Unitate familiarrak hartuko ditugu kontuan eta aurkeztuko dugu proposamen zehatza”.
Eztabaida Ugaldetxori buruz
Bi puntutan ez ziren ados jarri zinegotziak. Biak dira arau subsidiarioei dagozkienak eta horregatik bozkatu zuten aurka udalbatzarrean zeuden OiartzunBaiko bi zinegotziek: “Koherentziaz, plan guztiaren aurka gaudelako”.
Ugaldetxoko Plan Berezia behin betiko onartu zuten plana Gobernu Taldeko zinegotziek, eta baita Parada Etxearen xehetasun azterketa ere.
Pavel Viñas zinegotziak adierazi zuenez, “Ugaldetxorako proiektuaren emaitzarekin pozik gaude. etxebizitza gutxiago eraikita, emaitza askoz hobea lortu dugu, auzoaren bi zatiak lotuz eta auzo bizitza salbatuz”.