Tunisiako iraultza ulertzeko ‘performancea’ larunbatean Kabigorrin
L’Atelier D artista taldeak TN Pipol: Tunisiako iraultzari buruzko performancea eskainiko du apirilaren 2an, larnbatean, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, 19:00etatik aurrera. L’Atelier D disziplina anitzetako artistak biltzen dituen talde tunisiarr...
L’Atelier D artista taldeak TN Pipol: Tunisiako iraultzari buruzko performancea eskainiko du apirilaren 2an, larnbatean, Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, 19:00etatik aurrera. L’Atelier D disziplina anitzetako artistak biltzen dituen talde tunisiarra da, ikus-entzunezko esperimentazioan ikertzen darabilena. Magrebeko herrialde hartan gertatu den iraultza artearen bidez ulertzeko aukera eskainiko dute.
“Harrigarria da: 23 urtez ixilarazi duten herri bat, bat-batean, politikaz hitzegiten hasi da, naturaltasunez eta heldutasunez, bizitza osoan egin izan balu bezala”, diote taldeko kideek ekitaldiaren aurkezpenean. “Zer nolako eraldatzea, normaltzat ematea inoz eduki ez den hori, eta ehun hildakoen bitartez lortu dena”.