Juan Cendon izango da Ezker Batuaren Lezoko hautagaia
Ezker Batuak Lezoko alkategaia aurkeztu du. Juan Cendon izango da koalizio ezkertiarraren zerrendaburua. Aurreko udal hauteskundeetan hirugarren postuan joan zen Cendon. EBk jakinarazi duenez, ibilbide luzea du mugimendu ekologistan. “San Markoko zabortegiaren kontrako borrokan paper nabarmena jokatu zuen, baita Donibaneko termika ixteko eskatzen zuen borrokan ere”, esan du koalizioak. Gaur egun errauste-plantaren aurkako mugimenduan ari da buru belarri. “Euskal ezker ez independentistaren hautagaitza bakarra” aurkeztu du EBk Lezon, eta orain arte lortu duten ordezkaritza errepikatzea helburu dutela adierazi dute. “Ingurugiroaren eta osasunaren alde” EBk azaldu duenez, herritarren parte hartzea bultzatuko du, “batez ere Lurraldeko Zatikako Plana aurkakotasuna azaltzeko edo badiaren birgaitzerako”. Bi gai horiek Lezori eragiten diotela nabarmendu dute. Errausketaren aurkakoa da Cendon eta horregatik atez ateko bilketaren aldeko apustua egingo dute, “sistema bideragarria eta eraginkorra delako”. Horrela, lezoarren osasunaren eta ingurugiroaren defentsa egingo dutela esan dute. Gainera, gizarte zerbitzuen alde egingo dute.
Ezker Batuak Lezoko alkategaia aurkeztu du. Juan Cendon izango da koalizio ezkertiarraren zerrendaburua. Aurreko udal hauteskundeetan hirugarren postuan joan zen Cendon.
EBk jakinarazi duenez, ibilbide luzea du mugimendu ekologistan. “San Markoko zabortegiaren kontrako borrokan paper nabarmena jokatu zuen, baita Donibaneko termika ixteko eskatzen zuen borrokan ere”, esan du koalizioak. Gaur egun errauste-plantaren aurkako mugimenduan ari da buru belarri.
“Euskal ezker ez independentistaren hautagaitza bakarra” aurkeztu du EBk Lezon, eta orain arte lortu duten ordezkaritza errepikatzea helburu dutela adierazi dute.
“Ingurugiroaren eta osasunaren alde”
EBk azaldu duenez, herritarren parte hartzea bultzatuko du, “batez ere Lurraldeko Zatikako Plana aurkakotasuna azaltzeko edo badiaren birgaitzerako”. Bi gai horiek Lezori eragiten diotela nabarmendu dute.
Errausketaren aurkakoa da Cendon eta horregatik atez ateko bilketaren aldeko apustua egingo dute, “sistema bideragarria eta eraginkorra delako”. Horrela, lezoarren osasunaren eta ingurugiroaren defentsa egingo dutela esan dute. Gainera, gizarte zerbitzuen alde egingo dute.