Helduei umorezko haur literatura hurbiltzeko saioa antolatu dute
Liburuaren Egunaren harira osatu dute eskaintza, liburutegiek, ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak. Letren leihotik aretoa. Hala du izenburua Liburuaren Egunaren harira Pasaiako udal liburutegiek, ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak elkarlanean ant...
Liburuaren Egunaren harira osatu dute eskaintza, liburutegiek, ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak.
Letren leihotik aretoa. Hala du izenburua Liburuaren Egunaren harira Pasaiako udal liburutegiek, ikastetxeek eta Galtzagorri elkarteak elkarlanean antolatu duten jarduerak. Apirilaren 23an ospatzen da Liburuaren Eguna, eta irakurzaletasuna bultzatzeko helburuz hainbat ekimen antolatzen dituzte urtero han eta hemen. Aurtengo ekimena, baina, berria da Trintxerpen.
Umorea eta haur literatura
Bi zati ditu ekimenak; batetik 3 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa eta bestetik, gurasoei zein hezitzaileei bideratutakoa. Biak Trintxerpeko liburutegian izango dira. Helduei zuzendutakoa egingo dute lehenik, asteartean (apirilak 5), 15:00etan. Haurrekin egin beharrekoa apirilaren 11tik 15era bitartean izango da.
Bi helburu nagusi ditu Galtzagorrik, liburutegiek eta ikastetxeek elkarlanean landu duten ekimenak : Gurasoei zein hezitzaileei umoreak haurren garapen orokorrarengan duen garrantziaz ohartaraztea batetik, eta bestetik, umorezko haur literatura ezagutzera ematea.