Diru kontuetan “argitasuna” eskatu dio H1ek Udalari
2010ko aurrekontuaren likidazioa ixteko dutela gogorarazi du atxiki gabeko zinegotzi Miriam Canok. Lehengo astearteko udalbatzarraren harira, prentsa aurrera irten da H1en hautagai Mirian Cano, eta iazkoa aurrekontua likidatzeke, 2011ko aurrekontuan ...
2010ko aurrekontuaren likidazioa ixteko dutela gogorarazi du atxiki gabeko zinegotzi Miriam Canok.
Lehengo astearteko udalbatzarraren harira, prentsa aurrera irten da H1en hautagai Mirian Cano, eta iazkoa aurrekontua likidatzeke, 2011ko aurrekontuan lehen kreditu aldaketak egin izana deitoratu du. “Halako erabaki garrantzitsuak likidazioa egin gabe eta hurrengo urteetako udal diru kontuak gidatuko dituen aurrekontua onartu gabe” egitea arriskutsua iruditzen zaio H1 alderdiari, “itsulapikoan zenbat diru daukagun jakin gabe, gastatzeko erabakiak hartzen dabiltzalako” eta “datozen urteetarako udal kontuak kaltetu” daitezkeelakoan. Atxiki gabeko zinegotzi Miriam Canok, hala ere, kreditu aldaketak babestu zituen, argitu duenez “premia handiko lanak zirelako” jokoan. Hala ere, H1ek ez du gustuko Udalaren egungo kudeaketa ekonomikoa: “akordio lardaskeri hau udal gobernuaren kudeaketa gabeziaren beste adibide bat da, 2008an Aldundiarekin sinatutako hitzarmena garatzeko gai izan ez den udal gobernuarena”. Zentzu horretan “argitasuna” eskatu du, eta gobernu taldean aldaketa aldarrikatu “gure herriko udala etengabeko gatazka gune izateari utzi eta pasaitarren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen kudeaketarako talde egokia” lor dezan.