Andaluzia bisitatuko dute La Magdalena elkartekoek
La Magdalena erretiratuen elkarteak bidaia antolatu du maiatzaren 9tik 15era, Andaluziara. Bertan, Conil, Chipiona, Puerto de Santa Maria, Ubrique, Arcos de la Frontera, Jerez, Kadiz, Rota, Gibraltar eta San Lucar de Barrameda bisitatuko dituzte. Joate...
La Magdalena erretiratuen elkarteak bidaia antolatu du maiatzaren 9tik 15era, Andaluziara. Bertan, Conil, Chipiona, Puerto de Santa Maria, Ubrique, Arcos de la Frontera, Jerez, Kadiz, Rota, Gibraltar eta San Lucar de Barrameda bisitatuko dituzte. Joateko izena eman beharko da egoitzan, apirilaren 5a baino lehen. Egoitza asteartetik ostegunera dago zabalik goizez: 10:30etik 12:00etara.