San Juaneko aparkalekurako izena emateko epea apirilaren 4an itxiko da
San Juan plazako lur azpiko parkinerako lekuak erreserbatzeko interesdunek apirilaren 4a baino lehen eman behar dute izena Irunviko bulegoetan. Azken zozketaren ondoren -50 leku banatu ziren– dagoeneko beste 30 lagunek agertu dute interesa plaza azpi...
San Juan plazako lur azpiko parkinerako lekuak erreserbatzeko interesdunek apirilaren 4a baino lehen eman behar dute izena Irunviko bulegoetan. Azken zozketaren ondoren -50 leku banatu ziren– dagoeneko beste 30 lagunek agertu dute interesa plaza azpiko 3. solairuan ibilgailua aparkatu ahal izateko. Leku bakoitzaren prezioa 26.500 eurokoa da, eta hasieran ordaindu beharreko bermea 300 eurokoa.

