Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Jaizkibelgo babes eremuaren izendapena bizkortzeko eskatu dute

Jaizkibelgo Babes Bereziko Eremuaren izendapena ez atzeratzeko eskatu dio Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzari. Hilabete honen hasieran bidali zuen eskutitza Udalak, baina oraindik ez dute Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren erantzunik jaso. Gutun horretan kezka azaldu du Udalak, Jaizkibelgo Babes Bereziko Eremuaren izendapena atzeratzeagatik. Beharrezkoak diren tramitazioak bizkortzeko eskatu diote, halaber, Jaurlaritzari. Izan ere, Jaizkibelgo eremu hori Natura 2000 Sarearen barnean dago eta hori arautzen duen Habitaten Zuzentaraua iaz egina egon beharko lukeela gogoratu du Leire Beteta Lezoko Udaleko ingurumen teknikariak. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren webgunean sare horren barnean dauden beste eremu batzuetako kudeaketa planak argitaratu dituztela jakinarazi du. Natura 2000n, zazpi urte Jaizkibel Natura 2000 Sarearen barnean onartu zuten orain dela zazpi urte. Izendapenaren ondorioz, eremu horretarako kudeaketa plan bat idatzi behar dute, Europako Zuzentarauak agintzen duenez. “Kudeaketa plan bakarra beharrezkoa da. Izan ere, gaur egun hiru udalek dituzte lurrak Jaizkibelen eta, gainera, eremu militarra ere badago. Irizpideak bateratu behar dira”, aipatu du. Kudeaketa plan horren bitartez hainbat jarduera arautu ditzakete. Esaterako, bertako antolaketa, baita pertsonen jarduerak arautzen ditu edo habitaten hobekuntza edota zonifikazioa ere. Horregatik, Natura 2000 Sarea “onuragarria” dela uste du Udalak, “balio natural handia duten eremuak babesteaz gain, giza erabilerak antolatzeko ere balio duelako”. Parte-hartze prozesua, [...]

admin
Bidasoa
2011/03/30

Jaizkibelgo Babes Bereziko Eremuaren izendapena ez atzeratzeko eskatu dio Lezoko Udalak Eusko Jaurlaritzari. Hilabete honen hasieran bidali zuen eskutitza Udalak, baina oraindik ez dute Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren erantzunik jaso.
Gutun horretan kezka azaldu du Udalak, Jaizkibelgo Babes Bereziko Eremuaren izendapena atzeratzeagatik. Beharrezkoak diren tramitazioak bizkortzeko eskatu diote, halaber, Jaurlaritzari.
Izan ere, Jaizkibelgo eremu hori Natura 2000 Sarearen barnean dago eta hori arautzen duen Habitaten Zuzentaraua iaz egina egon beharko lukeela gogoratu du Leire Beteta Lezoko Udaleko ingurumen teknikariak. Gainera, Eusko Jaurlaritzaren webgunean sare horren barnean dauden beste eremu batzuetako kudeaketa planak argitaratu dituztela jakinarazi du.
Natura 2000n, zazpi urte
Jaizkibel Natura 2000 Sarearen barnean onartu zuten orain dela zazpi urte. Izendapenaren ondorioz, eremu horretarako kudeaketa plan bat idatzi behar dute, Europako Zuzentarauak agintzen duenez. “Kudeaketa plan bakarra beharrezkoa da. Izan ere, gaur egun hiru udalek dituzte lurrak Jaizkibelen eta, gainera, eremu militarra ere badago. Irizpideak bateratu behar dira”, aipatu du.
Kudeaketa plan horren bitartez hainbat jarduera arautu ditzakete. Esaterako, bertako antolaketa, baita pertsonen jarduerak arautzen ditu edo habitaten hobekuntza edota zonifikazioa ere. Horregatik, Natura 2000 Sarea “onuragarria” dela uste du Udalak, “balio natural handia duten eremuak babesteaz gain, giza erabilerak antolatzeko ere balio duelako”.
Parte-hartze prozesua, iaz
Kudeaketa plan hori idazteko, Eusko JaurlProxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0

itzak parte-hartze prozesu bat jarri zuen martxan. Jaizkibelekin zerikusia duten taldeek hartu zuten parte bertan, bai Pasaiakoek, Lezokoek zein Hondarribikoek. BiProxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0

ra horiek Gezala Auditoriumean egin zituzten, iazko ekainean. Betetak adierazi duenez, Lezoko Udalak idatzizko ekarpenak egin zituen.
Kudeaketa plana urte honen hasierarako prest egongo zela adierazi zuen Jaurlaritzak iazko azaroan, baina oraindik ez dute haren berririk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.